Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gogora Institutuak Ertzaintzaren aurrean salatu du Falange Espainolak mehatxatu egin duela

Falange Espainolak sinatutako mezu bat jaso du Memoriaren Euskal Institutuak: "Jomugan zaituztegu".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Falange Espainolaren ekitaldi bat, Gasteizen. Argazkia: Orain.

Alberto Alonso Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak ostegun honetan jakinarazi du salaketa jarri duela Ertzaintzaren aurrean, Falange Espainolak egindako "mehatxuengatik". Alderdiak mezua igorri die, esanez: "Jomugan zaituztegu".

Alonso komunikabideen aurrean agertu da institutuaren egoitzan, Bilbon, Gogorak joan den asteburuan jasotako mehatxuaren eta Ertzaintzan jarritako salaketaren berri emateko.
  
Memoriaren Euskal Institutuaren zuzendariak jakinarazi duenez, mezu bat jaso dute, mehatxua egiteko. Mezu hori helbide elektroniko baten bidez bidali dute, udal hauteskundeetarako hautagai baten izen-abizenekin.

"Euskadin zigorgabetasunak ez du lekurik"

"Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua garen aldetik, bozgorailu eta salaketa gisa balio izatea nahi dugu", adierazi du.

Gainera, "Euskadin zigorgabetasunak lekurik ez" duela adierazi du, eta gizartean "begirada bifokala" zabaltzen ari dela gaineratu du, "espektro politiko jakin baten keinu bortitzek eta mehatxuek eraginda, eta, larderiak eta mehatxuak kontrako polotik datozenean, zenbaitek hori justifikatu edo minimizatu egiten dute".

Falange Espainolaren aurkako espedientea

Gogora Institutuak Falangeari zigor-espedientea ireki eta sei hilabetera iritsi da mehatxua. 2025eko urriaren 12an deitutako manifestazio batean Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea urratzea leporatu diote Falange Espainolari, Gerra Zibilaren biktimen aurkako adierazpenak eta eta oihuak bota zituztelako, baita 1936ko kolpe militarra goraipatzekoak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X