Memoria Historikoa
Txomin Letamendi frankismoaren torturapean hil zela aitortzeko eta gertatutakoa judizialki egiaztatzeko aurrekaririk gabeko epaiketa egin dute gaur
Duela 76 urte hil zen gudari eta EAJko militantea, eta epaiketa Donostian egin dute, akusaturik gabe. Prozesuak aurrekaria ezarri nahi du beste biktima askorentzat.
Frankismoan polioak jotakoen 40.000 kasu ikertuko ditu Euskadik
Proiektua 2027an jarriko da martxan, eta ikerketa historiko bat eta testigantzen bilketa uztartuko ditu. Polioaren txertoa 1955etik aurrera hasi ziren ematen, "baina Espainia frankistan erregimenaren zabarkeriak kanpaina masiboak atzeratu zituen".
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Bi kaleak San Martin auzoan daude: Pintor Saenz de Tejada kaleak Paz Diaz de Espada izena hartuko du, eta Pintor Vicente Abreuk, berriz, Frida Kahlorena.
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Hernaniko hilerrian ekitaldi hunkigarria egin diete gerra zibilean fusilatu zituzten hernaniarrei eta desagertutakoei. Modu horretan eman diote amaiera 36koo altxamenduaren 90. urteurrena gogoratzeko antolatu duten “90 urte: ahanzturatik memoriara” programari. Udalak azpimarratu du Francoren errepresioak eragindako zorra oso handia dela oraindik ere.
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Formalki bi prozedura judizial tramitatu baziren ere, Fiskaltzak nabarmendu du 1976ko martxoaren 3ko hilketak zigorrik gabe gelditu zirela.
Perturren desagerpenari buruzko kale erakusketa bat inauguratu dute Donostian, egia eta justizia eskatzeko
Maria Jesus San Jose sailburuak erantzukizuna betetzeko eskatu dio Espainiako Estatuari, eta duela 50 urte desagertutako ETAren buruzagi politiko-militarrarekin gertatutakoa argitzeko beldurrik ez izateko eta laguntzeko eskatu die informazioa dutenei.
Agirreren gobernuak amestutako Euskadi eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Pradalesek
Garai hartako gobernua gogoan, azpimarratu du "askatasuna, demokrazia eta justizia soziala" zituela oinarri, eta bere ekintza politikoa "irakaspen" garrantzitsua izan zela Euskadirentzat: "Euskal gizartea ez da inposaketatik eraikitzen, ezberdinen arteko etengabeko elkarrizketatik baino".
Gogora Institutuak Ertzaintzaren aurrean salatu du Falange Espainolak mehatxatu egin duela
Falange Espainolak sinatutako mezu bat jaso du Memoriaren Euskal Institutuak: "Jomugan zaituztegu".
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Txomin Letamendi gudaria torturapean hil zutela egiaztatzeko epaiketa egingo dute urriaren 6an, Donostian
Lehen aldia da Euskal Herrian giza eskubideen urraketa larriengatik "borondatezko jurisdikzioaren" bitartez gisa honetako prozedura bat egingo dela. Prozesu hau GEBehatokiak bultzatu du Txomin Letamendi gudari eta militantearen familiaren adostasunarekin. Letamendi 1950eko abenduaren 20an hil zen, erregimen frankistaren torturapean.
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.
90 urte bete dira Eibar bonbardatu zutenetik
Gaur 90 urte dira Francoren aldeko matxinatuek Eibar lehenengoz bonbardatu zutenetik. Erasoak ustekabean hartu zituen eibartarrak, eta ondoren etorriko zenerako prestatzera behartu zituen. Izan ere, hurrengo hilabeteetan beste 28 bonbardaketa jasan behar izan zituzten.
Nafarroak frankismoaren biktimen memoria berreskuratu du "Objektuen memoria" erakusketan
Erakusketak Nafarroako hobi komunetan egindako prospekzio eta hobitik ateratze lanetan berreskuratutako objektuak biltzen ditu, frankismoaren errepresioaren biktimen historia eta memoria herritarren esku jartzeko. Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo Markesaren Jauregi berrituan dago ikusgai.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Maravillas Lamberto, 90 urte geroago: musikari esker bizirik dirauen memoria
Bere historiak 36ko kolpe militarraren ondoren Nafarroan bizi izan zen errepresio izugarria irudikatzen du. Haren kasua basakeriaren sinbolo bihurtu da, eta haren memoria bizirik mantentzen lagundu dute, besteak beste, Berri Txarrak taldearen abestiek.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.