Bonbardaketaren 89. urtemuga izango du gogoan Gernikak, Picassoren artelanaren lekualdatzeari buruzko eztabaidaren erdian
Igandeko ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, "Memoria Demokratikoaren Lekua" eskulturaren inaugurazioarekin. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari galdegin dio, aldi baterako, Picassoren Gernika artelana Bilboko Guggenheim museora eraman dezala, bonbardaketaren 90. urteurrenaren kariaz.
1937ko apirilaren 26ko eraso faxistaren biktimak oroituko ditu igandean Gernika-Lumoko Udalak, bonbardaketaren 89. urtemuga dela eta.
Ekitaldiz jositako egitaraua prestatu du horretarako; "memoria demokratikoa oinarri" izango duen egitaraua, hain zuzen ere.
Eguna hasteko, Memoria demokratikoaren lekua" izeneko lau metroko eskultura inauguratuko dute, 11:00etan, San Juan Ibarra plazan.
Jose Maria Gorroño alkateak duela egun batzuk azaldu zuenez, bonbardaketaren memoria gorde eta "bakeari begira" jarri nahi du eskulturak.
11:30ean, George L. Steer kazetari britainiarra omenduko dute, eta ordu erdi geroago, Bakearen aldeko XXI. Gernika sariak banatuko dituzte, Lizeo Antzokian.
Biktimen omenezko sirenak hotsak eta Andra Mari elizako kanpaien errepikak lau minutuko isilunea sortuko dute herritarren artean, 15:45etik aurrera. Une horretan, Condor Legio alemaniarrak bonbdarketa hasi zueneko unea izango dute gogoan. Hildakoen omenezko lore eskaintza ere egingo dute, 16:30ean, Zalloko hilerrian.
Gauean, Garretan ez da erreten sua pizten dabena antzezlanak eta Gernika Batzordea Lobakek antolatutako kandelen ibilbideak itxiko dute 89. urteurreneko egitaraua.
Gernikak "gudariak" omendu ditu
"Gure oroimenean ditugu, eta Gernikako memoria historikoan egongo dira beti", esan du gaur, larunbata, Jose Maria Gorroño alkateak, gudarien omenez egindako ekitaldian.
Condor Legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionaria hegazkinak egindako bonbardaketaren biktimek eta haien senitartekoek hartu dute parte ekitaldian.
Bonbardaketan Gernikako alkate zena (Jose de Labauria) ere omendu dute, eta Gorroñok nabarmendu du beti egongo dela Gernikaren "oroimenean", herritarren alde egindako lanagatik.
Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldien barruan, Gernikak "Giza Eskubideen aldeko sormena: kartel politikoak" izeneko erakusketa ireki du. Jai Alai aretoan egongo da ikusgai.
Gernika artelanaren lekualdatzea
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari Picassoren Gernika aldi baterako Bilboko Guggenheimera eramateko egindako eskaera dela eta, polemika betean dator 89. urteurrena.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.