MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frankismoak Eltziegon eraildakoen senideek olibondo bat landatu dute euren omenez

La Pilastra Memoria eta Kultura Demokratikorako elkartea aurkeztu dute ekitaldian, biktimen memoria berreskuratzeko eta bizikidetzaren oinarri diren balioak sustatzeko lan egiteko asmoz sortu den ellkarte arabarra.

@PSEAlava-k sare sozialetan zabaldutak irudia.

Arabako Eltziego herrian errepresio frankistak eraildako pertsonak oroitu dituzte igande honetan, biktimen senideek egindako omenaldi baten bidez. 

Olibondo bat landatu dute memoriaren eta duintasunaren sinbolo gisa, eta La Pilastra Memoriaren eta Kultura Demokratikoaren aldeko Elkartea ere aurkeztu dute, Arabatik biktimen memoria berreskuratzeko eta bizikidetzaren oinarri gisa balioak sustatzeko lan egiteko asmoz sortu duten elkartea.

La Pilastra izenak Zanbranako paraje bati egiten dio erreferentzia. Bertan, 30 pertsona inguru hil zituzten "konpromiso politiko eta sozialagatik eta 1936ko estatu-kolpearen aurka egoteagatik".

Ekitaldian, hainbat senidek "Oroimenaren olibondoa" testuaren irakurketa kolektiboa egin dute. "Herri baten historia intimoaren parte diren memoriak badaudela" aldarrikatu dute, baita horiek "bizirik jarraituko dutela norbaitek gorde eta partekatzen dituen bitartean".

Testua irakurri ondoren, olibondoa landatu dute eta, auzokideekin eta erakundeetako ordezkariekin batera, lore-eskaintza bat egin dute herriko hilerrian, 1979an berreskuratutako gorpuzkiak gordetzen dituen hilarriaren aurrean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X