Amaitu egin da Kitchen auziaren epaiketa, lau hilabeteren ostean
Lau hilabetean zehar, 100 lekukok baino gehiagok deklaratu dute, eta epaiaren zain gelditu da prozesua.
Jose Villarejo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Kitchen auziaren judizioa epaiaren zain geratu da astearte honetan. Lau hilabetean, ia 40 saio egin dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta zortzi akusatuetatik hiruk azken hitza botatzeko eskubidea erabili dute azken saioan.
"Epaiaren zain geratu da", esaldi horrekin eman du amaitutzat Teresa Palacios epaimahaiaren presidenteak apirilaren 6an hasi zen epaiketa. Prozesu horretan, Mariano Rajoyren Gobernuko Barne buruzagitza aulkian eseri du, ustez Luis Barcenas PPren diruzain ohiari alderdirako eta buruzagientzako dokumentazioa eta grabazio konprometigarriak lapurtzeko operatiboa abian jartzea agintzeagatik.
Zehazki, fiskalak 15 urteko espetxe-zigorra eskatu du Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohiarentzat, Francisco Martinez Segurtasuneko Estatu idazkari zenarentzat eta Eugenio Pino Poliziaren zuzendari laguntzaile operatibo ohiarentzat.
Ez dute azken hitza botatzeko eskubidea baliatu; Jose Villarejo komisario ohiak, Sergio Rios Luis Barcenasen txofer izandakoak eta Maria Dolores de Cospedalen aholkulari ohi izandako Andres Gomez Gordo poliziak, ordea, hitz egin egin dute.
Fiskaltzak Villarejori ezarri nahi dio kondenarik handiena: 19 urteko espetxe-zigorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.