EKITALDI POLITIKOA

Guardar
Quitar de mi lista

EAJren "legatua" bere egin nahi dutenei mezua, Estebanek: "Ez da oinordetzan hartzen, defendatu nahi izan ez zena"

Ekitaldi politikoa egin dute jeltzaleek Bilbon, Sabino Aranak EAJ sortu zuela 131 urte bete direnean.  "Atzo mespretxatu zituenak, gaur ez du haien txapela janzteko eskubiderik", esan du, zuzenean aipatu gabe, baina EH Bilduri erreferentzia eginez.

 

 

Publicidad
El presidente del EBB de EAJ-PNV, Aitor Esteban, interviene durante la ofrenda floral ante la estatua del fundador del PNV, Sabino Arana, en los Jardines de Albia, a 27 de julio de 2026, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). Con esta ofrenda floral el PNV conmemora el 131 aniversario de su fundación.



H.Bilbao / Europa Press

27/7/2026
18:00 - 20:00

Euzko Alderdi Jeltzaleak bere "legatu historikoaren" defentsa irmoa egin eta, orain, "historia berridatzi" eta legatu hori bere egin nahi dutenen jarrera kritikatu du. "Ez da oinordetzan hartzen defendatu nahi izan ez zena, gainera kontra egon direnean. Izen horietako bakoitzak Alderdi honetatik eraiki, sufritu edo amestu zuen Euskadi, ez bazter batetik begira. Eta atzo mespretxatu zituenak, gaur ez du haien txapela janzteko eskubiderik. Ez dauka!", esan du Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak.

Zuzenean aipatu ez badu ere, EH Bilduri zuzendutako mezua izan da. "Agirre lehendakaria besarkatzen ari dira, euretako bat balitz bezala... Juan de Ajuriaguerra eta Xabier Arzallus aipatzen amaituko dute, beti defendatu izan balituzte bezala", esan du  buruzagi jeltzaleak

131 urte beteko dira Sabino Aranak EAJ sortu zuela, San Inazio egunean. Gaur egin dute ekitaldi politikoa urteurrena gogoratzeko, Aranaren omenez eraikitako monolitoan, Bilbon, eta han hitz egin du Estebanek, alderdikideak, Imanol Pradales lehendakaria eta sailburu jeltzaleak aurrean zituela. "EAJren legatua da, ez beste inorena", esan du. 

PSE-EEri, kritika

Jaurlaritzako bazkide duen PSE-EEri ere igorri dio mezua, eta "lehentasun nazionala" kontzeptua jeltzaleekin lotu izana gogor gaitzetsi du. Azaldu duenez, EAJrentzat "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" izan da betidanik, eta hori da duen lehentasuna. 

"Euskadi kanpotik begiratu eta batzuetan ulertzen ez gaituztenei: EAJ ez da alderdi erosoa inorentzat, ez gara inorenak. Ez gaude Madrilgo gobernu baten poltsikoan, ezta beste inoren agendan ere. Zerbaiten alde egiten dugunean, Euskadiri komeni zaiolako babesten dugu", erantsi du. 

Madrilgo Gobernuari, mezua

Gernikako Estatutua osorik betetzeko oraindik eskualdatzeke dauden eskumenak ere izan ditu hizpide, eta Madrilgo Gobernuaren jarrera deitoratu du, hitzartutakoa ez betetzeagatik.  Haren hitzetan,  ez dago "borondate politikorik" falta diren hainbat transferentzia bideratzeko.

"Madrileko zekenkeriaz ohituta gaude, ikaragarrizko lana egin behar da beti, badakigu. Baina ez dugu atzera egingo gauza bat legez adostuta dagoenean. Ez gabiltza mesede eske, zera eskatzen dugu: gobernatzen duenak gobernatzen duela, izenpetutakoa, betetzea. Ez betetzea onartezina da", adierazi du. 

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X