Villarejoren defentsak dio Kitchen operazioa legezkoa izan zela
Komisario ohiaren defentsak ukatu egin du sarearen helburua Barcenas PPren diruzain ohiari alderdiaren material konprometituta lapurtzea zela, eta Barcenasi berari egotzio dio auzia sortzea, "komunikabideei begira". Fiskaltzak 19 urteko kartzela-zigorra ezarri nahi dio komisario ohiari.
Villarejo epaiketara iristen, gaur. Argazkia: EFE
Astelehen honetan ekin diote Auzitegi Nazionalean Kitchen auziaren epaiketaren azken asteari, hitz egiteko falta ziren lau defentsen txostenekin. PPk bultzatu omen espioitza operazioa epaitzen ari dira.
Jose Manuel Villarejo komisario ohiaren defentsak, azken alegatuan, Kitchen inteligentzia operazio legezkoa izan zela defendatu du, Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren ondare ezkutua eta izen-mailegatzaileei buruzko informazioa bilatzen zituena.Villarejo komisario ohia absolbitzea eskatu du, eta "nagusien aginduei jarraitu besterik ez " zuela egin adierazi du.
Auzitegi Nazionalean egiten ari da Kitchen auziaren epaiketa. Antonio Garcia Cabrerak, komisario ohiaren abokatuak, adierazi duenez, "ez dago frogarik diruzain ohiari dokumentazioa lapurtzeko eta inkriminazio-datuak Justiziaren esku uztea eragozteko operazio parapoliziala izan zela esateko".
Azken txostenean, abokatuak defendatu du Kitchen "kazetaritzako kasua" dela kasik, "inoiz ez zelako izen horrekin existitu", eta PPren diruzain ohiari egotzi dio haren sorrera.
Villarejoren abokatuak berretsi egin du inteligentzia operazio bat egin egin zela, ondarea eta izen-mailegatzialeak bilatzeko, eta komisario ohiak bere nagusiek eskatutakoa bete zuela; zehazki, Eugenio Pino Poliziaren orduko zuzendari laguntzaile operatiboak (DAO) eskatutakoa.
"Poliziaren jardun normala da", azpimarratu du abokatuak, eta erreserbatutako funtsen erabilera idatziz erregistratu izana eta Villarejok bere agintariei bidali zizkien Barcenasen ondareari buruzko oharrak horren baitan kokatu ditu.
Defentsaren arabera, operazio horretan planteatutako irregulartasun bakar batek ere ez luke "legez kanpoko operazio bat legezko bihurtuko", eta horretarako Barcenasen ikerketa hasiera batean Poliziaren barne sisteman ez zela sartu aipatu du.
Defentsaren arabera, soilik bi gertakari lirateke legez kanpokoak, epailearen baimenik ez zegoelako: Rosalia Iglesias Barcenasen emaztearen tailerrera sartzea eta diruzain ohiaren mugikorreko informazioaz jabetzea. Nolanahi ere, zalantzan jarri du horiek gertatu izana, eta hala balitz, Enrique Garcia Castaño komisario ohiari egotzi dio erantzukizun osoa; bi gauzak aitortu zituen bere deklarazioan.
Gainera, Villarejoren defentsak salatu du komisario ohiari atzemandako audioekin zaintza-katea hautsi egin zela, eta Auzitegi Nazionalean Leire Diez militante sozialista ohiarekin batera ikertutako Javier Perez Dolset enpresariak Justiziari emandako grabazioak auzian ez baliatzea ere eskatu du.
Fiskaltzak Villarejori 19 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du, auzi honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.