Tandem auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

19 urteko espetxe zigorra Villarejorentzat, Tandem auziko lehen epaian

Auzitegi Nazionalak sekretuak ezagutarazteagatik eta merkataritza dokumentuak faltsutzeagatik zigortu dute komisario ohia.
Jose Manuel Villarejo.
Jose Manuel Villarejo, EFEren artxiboko irudi batean.

Auzitegi Nazionalak 19 urteko kartzela zigorra ezarri dio Jose Manuel Villarejo komisario jubilatuari, Tandem makrokausaren lehen epaian. Bertan, bere enpresaren bidez egindako enkargu pribatuak ikertzen ari dira.

Auzitegiak sekretuak, enpresakoak zein partikularrak, ezagutaraztea eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea egotzi dio, baina funtzionario-eroskeriaren delitutik absolbitu du, ez baitira tipo penal horretako betekizunak eman, ekintzak "ez baitzituen bere karguan egin, eta ez baitzuten loturarik bere jarduera publikoarekin". Konspirazio-mailako estortsio-delitutik ere absolbitu dute.

Auzian Rafael Redondo bazkidea (13 urteko espetxe zigorra) eta beste 13 pertsona (bi urte baino gutxiago) ere zigortu dituzte. Villarejoko Cenyt enpresaren kontratazioa ikertzen ari dira.

351 orrialdeko epaian Iron, Land eta Pintore enkarguei dagozkien hiru atalengatik zigortu dute Villarejo. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 83 urteko espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X