Izendapen berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Landa eta Alfonso Garaikoetxea, Ertzaintzaren zuzendari eta buru berriak

Landa goi-mailako teknikaria da Nekazaritzan, eta 36 urteko esperientzia du babes zibilaren arloan. Garaikoetxeak 41 urte daramatza Ertzaintzan, eta azken 7 urteetan Herritarren Babeserako arloburu izan da.

Aitor Landa izendatu dute Ertzaintzaren zuzendari, Victoria Landaren ordez, eta Alfonso Garaikoetxea, berriz, Ertzaintzaren buru, Josu Bujandak erretiroa hartu ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak astearte honetan jakitera eman duenez. 

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan eman du Zupiriak bi izendapen horien berri.

Sailburuak azaldu duenez, Landa goi-mailako teknikaria da Nekazaritzan, eta 36 urteko esperientzia du babes zibilaren arloan, bereziki suteen eta beste larrialdi batzuen aurkako lanetan.

Bestalde, Garaikoetxeak Ertzaintzako intendente maila du, hirugarren promozioko kidea da, 41 urte daramatza Ertzaintzan. Horretan hainbat ardura izan ondoren, azken zazpi urteetan Herritarren Babeserako dibisioaren buru izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X