Bi atxilotu Bilbon, Munduko Txapelketako finalean Espainiako kamiseta jantzita zeraman gazte bati eraso egitea egotzita
Atxilotuei gorroto eta lesio delituak eta desordena publikoak eragitea egotzi diete. Ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea.
Casilda Iturrizar parkea, Bilbon. Bertan Munduko Txapelketako finaleko partida ikusteko pantaila ezarri zuen hiriko PPk. Argazkia: EFE
Polizia Nazionalak 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu astelehenean Bilbon, Espainiako eta Argentinako selekzioek jokatutako Munduko Futbol Txapelketako finalean gazte bati lesioak eragitea egotzita. Atxilotuei gorroto delitua eta desordena publikoak eragin izana ere egotzi diete.
Espainiako eta Argentinako selekzioen arteko 2026ko Munduko Txapelketako finala Bilboko Casilda Iturrizar parkean pantaila batean izan zen ikusgai.
Ministerioak adierazi duenez, "ezker abertzalearekin lotutako hainbat kolektibok eta 7 baietz! taldeak abian jarritako ekimenaren barruan, Espainiako selekzioaren aurkako manifestazio bat deitu zuten, Casilla plazatik Casilda Iturrizar parkearen ingururaino".
Erasoa eta Poliziaren esku-hartzea
Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 350 bat pertsonak osatutako martxak bi gune horien arteko ibilbidea egin zuen, eta Espainiako selekzioaren elastikoa zeramatenei irainak bota zizkieten. Campuzano plaza ingurura iritsitakoan, egoera okertu egin zen: hainbat eraso izan ziren eta kalteak eragin zituzten hiri-altzarietan nahiz inguruko ostalaritza-lokaletan, sare sozialetan eta hedabideetan zabaldutako irudietan ikus daitekeen moduan.
Leku horretan bertan, terraza batean eserita partidaren hasieraren zain zegoen gazte bati eraso egin zioten, Ministerioak azaldu duenez.
Lehen kolpea jaso ondoren, lurrera erori zen, eta manifestari batzuek ostikoak eta kolpe gehiago eman zizkioten. Gazteak ihes egitea lortu zuen eta banketxe baten atarian aurkitu zuen babeslekua, harekin zeuden hiru neska erasoa geldiarazten saiatzen ziren bitartean.
Ertzaintzaren kargarekin amaitu zen protesta
Une horretan, Ertzaintzak manifestarien aurka kargatu zuen plazan. Jarraian, zauritutako gazteak osasun zentro batera jo zuen, eta salaketa aurkeztu zuen polizia-etxean.
Salaketa jaso ostean, Bilboko Informazio Komisaria Nagusiko agenteek ustezko egileak identifikatzea eta atxilotzea lortu zituzten. Gorroto-delitua, desordena publikoak eta lesioak egotzi dizkiete atxilotuei.
Atxilotuak epailearen esku utziko dituzte astearte honetan bertan, polizia-diligentziak amaitu ostean. Polizia Nazionalak ez du baztertzen atxiloketa gehiago izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Auzitegiak artxibatu egin du Voxen ekitaldi batean Santurtzin izandako istiluengatik atxilotutako emakume baten aurkako auzia
Auzitegiak uste du atxilotutako emakumearen deklarazioa legez ezarritako epetik kanpo hartu zela, eta auzi penala artxibatzea erabaki du.
Auzitegi Nazionalak Belateko lanen esleipena ikertuko du
Koldo auziaren instrukzioaren ardura duen epaileak gaur jakinarazi du erabakia. UPNk eta PPk Maria Chiviteren dimisioa eskatu dute.
EAJren "legatua" bere egin nahi dutenei mezua, Estebanek: "Ezin da oinordetzan hartu defendatu nahi izan ez zena"
Ekitaldi politikoa egin dute jeltzaleek Bilbon, Sabino Aranak EAJ sortu zuela 131 urte bete direnean. "Atzo mespretxatu zituenak gaur ez du haien txapela janzteko eskubiderik", esan du, zuzenean aipatu gabe, baina EH Bilduri erreferentzia eginez.
Arabako Aldundiak Manzanosko saihesbidea ireki du eta herriko trenbide-pasaguneko trafikoa kendu
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek eta Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatu Jon Nogalesek Manzanosko saihesbidea inauguratu dute astelehen honetan. Proiektuak 3,8 milioi euroko inbertsioa izan du, eta horri esker, Añanako kuadrillako herri hori zeharkatzen duen trenbide-pasaguneko ibilgailuen trafikoa itxi egin dute.
Villarejoren defentsak dio Kitchen operazioa legezkoa izan zela
Komisario ohiaren defentsak ukatu egin du sarearen helburua Barcenas PPren diruzain ohiari alderdiaren material konprometituta lapurtzea zela, eta Barcenasi berari egotzio dio auzia sortzea, "komunikabideei begira". Fiskaltzak 19 urteko kartzela-zigorra ezarri nahi dio komisario ohiari.
Espainiako Gobernuak etxebizitzaren dekretua onartzea irailera atzeratu du, babes nahikorik ez duelako
Astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzekoa zen testuak Sumar, PSOE, EAJ, Junts eta Podemosen proposamenak biltzen ditu; besteak beste, alokairu-kontratuak luzatzea, lurzoruaren legea erreformatzea, pizgarri fiskalak ezartzea eta etxegabetzeak etetea.
Sanchezek adierazi du "ordu zailak" datozela suteen kudeaketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Vall d'Uixon (Castello) piztutako sutea kontrolatzeko Aginte Postu Aurreratua bisitatu du. Aipaturiko sutearen ondorioz, 6.500 hektarea erre dira eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Horrez gain, Serra d'Espada inguruan 65.000 pertsona konfinatu dituzte.
Klima larrialdiari aurre egiteko estatu ituna "lehentasun nazionala" dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak babesleku klimatikoen sarearen aurkezpenean adierazi duenez, alderdi politikoei eta eragile sozialei behin eta berriz eskatuko die klima larrialdiari aurre egiteko estatu itunera batu daitezela.
Pedro Sanchez: "Larrialdi klimatikoak hil egiten du"
Babesleku Klimatikoen Sarearen aurkezpenean, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "udak gero eta gogorragoak, suntsigarriagoak eta hilgarriagoak" direla.