UDAKO LAUGARREN BERO-BOLADA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik

Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).

GRAFCVA5085. VALENCIA, 21/07/2026.- Una joven combate el calor con un abanico durante este martes en el que las temperaturas máximas rozan los 40 grados en Xixona (Alicante), primer día de la tercera ola de calor que afecta a la Comunitat Valenciana y en la que, a partir de las 13 horas, se activará el aviso naranja por altas temperaturas en el interior Valencia y Alicante, según datos de la Associació Valenciana de Meteorología (Aemet). EFE/Ana Escobar

Emakume bat, abanikoari eragiten. Argazkia: EFE

Hego Euskal Herrian alerta laranjak eta abisu horiak aktibatu dituzte astearte honetan tenperatura altuengatik, Euskalmetek eta AEMETek zabaldutako informazioaren arabera.

Euskalmetek alerta laranja ezarri du barnealdean, 12:00etatik 20:00etara, beroagatik. Tenperaturak 38 ºC ingurukoak izan dira. Gainera, abisu horia egon da indarrean kostaldean, termometroak 30ºC-tik gora kokatu dira eta.

Nafarroan abisu horia ezarri dute, eta tenperatura maximoak 36 ºC-ra iritsi dira.

Asteazkeneko abisuak

Asteazkenean, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. 

Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).

Bestalde, Météo-Francek abisu horia aktibatuko du Ipar Euskal Herrian, beroagatik. 

Tenperaturak, beheranzko joeran, ostegunetik

Ostegunean hasiko dira, oso poliki bada ere, tenperaturak jaisten, batez ere, ipar partean. Hegoaldean, bero handia egiten harraituko du. Ipar-mendebaldeko haizea sartuko eta iparraldetik hegoaldera hedatuko da. Ondorioz, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira; dena den, hegoaldean jaitsiera txikia izango da. 

Iparraldean zerua lainotuta egongo da, behe-hodeiekin, eta hegoaldean giroa arinagoa izango da. 

Ostiralean, berriz, lainotuta egongo da, eta baliteke hainbat lekutan euri arina egitea. Tenperatura maximoak jaisten joango dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X