Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Tenperatura nabarmen igoko da asteartean. Argazkia: Europa Press.
Azken egunotako atsedenaldiaren ostean, termometroek balio oso altuak jasoko dituzte datorren astean. Astelehenean, giro epela espero da, baina tenperaturak 10 gradu inguru igoko dira asteartean, eta 35 eta 40 ºC arteko maximoak izango dira eskualde askotan. Tenperatura atseginak izango dira gauetan.
Astelehenaren lehenengo partean, zerua hodeitsu egongo da tarteka, batez ere iparraldean, eta euri txikia egingo du, bereziki kostaldean. Arratsaldean, atertu egingo du, eta zerua oskarbi edo hodei gutxirekin geratuko da. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, batez ere arratsaldean. Barnealdean, tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira, baina kostaldeko altuenetan ez da aldaketa handirik espero.
Asteartean, haizea hego-ekialdetik finkatuko da, eta beroa izango dugu bueltan. Tenperatura beroenak 35-40 ºC ingurura igoko dira toki askotan. Arratsaldean, brisa sartuko du isurialde atlantikoan, eta beroa zertxobait arinduko du. Zerua garbi samar agertuko da egun osoan, baina lainogune batzuk izango dira goizean goiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera