Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.
EFEren artxiboko irudia: abuztuaren 12ko eklipserako segurtasun-dispositiboaren aurkezpena
Foru Gobernuak eta zenbait udalek 1.165 langile antolatu dituzte abuztuaren 12ko eklipse osoa ikusteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Nafarroa agertoki pribilegiatua izango da ekitaldi horretaz gozatzeko.
Era berean, Nafarroako Gobernuak zirkulazio-debekua ezarri die abuztuaren 12an, 17:00etatik 23:59ra, baimendutako gehieneko masa 7.500 kilotik gorakoa duten salgaien ibilgailuei.
Testuinguru horretan, Nafarroako Foru Gobernuak eklipsearen aurretik eta ondoren jarraitu beharreko aholku-kanpaina bat jarri du martxan:
Nork bere burua babesteko
- Bi litro ur eraman.
- Sakelakorako bateria eramangarria.
- Linterna eta pilak.
- Inguruko mapak deskargatu, Internetik gabe ere erabili ahal izateko.
Suteak ez eragiteko
- Landarediaren gainean ez aparkatu; motorraren beroak sutea eragin dezakeelako.
- Suak eta barbakoak egitea debekatu du Gobernuak, baita zigarro-hondakinak lurrera botatzea ere.
- Kristalezko botilak eguzkitan ez utzi, eta hondakin guztiak jaso.
Mugikortasuna
- Ezin da errepideetako bazterbideetan gelditu eklipsea ikusteko, istripu-arriskua dakarrelako.
- Ez da autoa finken sarbideetan utzi behar.
- Baso-pistetan eta landa-bideetan ez zirkulatzea gomendatzen da; seinalerik, argirik eta estaldurarik ez egoteak segurtasuna arriskuan jartzen baitu.
- Larrialdietako ibilgailuei bidea erraztu.
- Eklipsea amaitu ostean, ibilgailura itzuli aurretik gutxienez 30 minutu itxarotea aholkatzen da, trafiko-ilarak saihesteko.
- Eklipsearen aurretik zein ondoren beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestu.
Agintarien argibideei jarraitzearen eta kanal ofizialen bidez informatuta egotearen garrantzia ere nabarmendu dute gaurko ekitaldian.
Azkenik, Inma Jurio Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak prestatu diren 20 behaketa puntu ofizialetako batera joatera gonbidatu ditu ekitaldi honetan interesa duten pertsonak, jendearentzat bereziki diseinatutako espazioak baitira, eklipsea ahalik eta ondoen ikusteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.