Tenperatura arinagoak asteburu honetan Euskal Herrian
Tenperatura baxuenak ostiral eta larunbat honetan erregistratuko dira Gasteizen, eta 16 ºC-ra jaitsiko dira. Balio altuenak, aldiz, Laguardian eta Iruñean izango dira, eta 32 ºC-ra helduko dira igandean.
Tenperaturek atseden hartuko dute asteburu honetan Euskadin eta Nafarroan, eta minimoak nabarmen jaitsiko dira. Jaitsiera hori ostiralean eta larunbatean nabarituko da batez ere; igandean, berriz, termometroek gora egingo dute berriro.
Ostiral honetan, bero apur bat gutxiago egingo du. Tenperatura maximoek 2-3 ºC egingo dute behera, eta nahiko atseginak izango dira, 23 eta 28 ºC arteko balioekin. Nafarroa erdi eta hegoaldean altuagoak izango dira. Egunaren hein handi batean hodeiak nagusituko dira eta euri txikia egin dezake tarteka, batez ere Kantauri isurialdean. Iparraldeko haizea nagusituko da eta arratsaldean nabarmenagoa izango da, bereziki Araban.
Larunbatean ez da aldaketa handirik espero. Hodeitza ugariagoa izango da Kantauri isurialdean, eta bertan zirimiria edo euri txikia egin dezake oraindik ere. Mediterraneo isurialdean, aldiz, ostarteak zabalagoak izango dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitza gutxituz joango da eta giroa argiagoa izango da. Iparraldeko haizeak nagusitzen jarraituko du eta arratsaldean zakar ibiliko da barnealdean. Tenperaturek ia ez dute aldaketarik izango eta aurreko eguneko balio berdintsuak neurtuko dira.
Igandean tenperatura maximoak apur bat igoko dira eta giroa ere argiagoa izango da. Goizaldean eta egunaren hasieran behe-lainoa eta behe-hodeiak sor daitezke, baina goizak aurrera egin ahala desagertu eta giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean haizea ahul eta aldakor ibiliko da; arratsaldean, berriz, iparraldetik finkatuko da eta bolada gogor batzuekin, eta giroa freskatzen lagunduko du. Tenperatura maximoak 30 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, eta zertxobait baxuagoak kostaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.