Asteartean eta asteazkenean hainbat abisu meteorologiko izango dira Euskal Herriko zati handi batean
Asteartea izango da egunik beroena, eta Ipar Euskal Herria eta Nafarroako erdialdea abisu laranjapean egongo dira. EAEn abisu horia izango da denean, itsasertzean izan ezik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, AEMETek eta Frantziako Zaintza Sailak hainbat abisu meteorologiko aktibatuko dituzte astearte eta asteazken honetan, tenperatura altuengatik.
Gaur, astelehena, abisu horia izango da Nafarroako erdialdean, Nafarroako Pirinioetan eta Ebroko erriberan, 13:00etatik 21:00etara, 38 ºC-ra irits daitezkeen tenperaturengatik. Iparraldean ere abisu meteorologikoa indarrean da, kasu horretan laranja, tenperatura altu iraunkorrengatik.
Astearteari begira, abisu horia ezarriko da muturreko tenperatura altuengatik EAE osoan, itsasertzean izan ezik, 12:00etatik 20:00etara bitartean. Tenperatura maximoak 36 ºC-ren bueltan koka litezke trantsizio-eremuan, 38 ºC-ren bueltan Ebro ardatzean, 27 ºC-ren inguruan kostaldean eta 32 ºC-ren inguruan barnealdean.
Gainera, egun osoan zehar, abisu horia egongo da indarrean tenperatura altu iraunkorrengatik. Tenperatura minimoak/maximoak 20/32 ºC ingurukoak izan daitezke Kantauri barnealdean, 17/36 ºC ingurukoak trantsizio-eremuan, 18/38 ºC ingurukoak Ebro ibarrean eta 21/27 ºC ingurukoak kostaldean.
Abisu horia izango da Nafarroako Pirinioetan ere, termometroek 36 ºC-ra irits baitaitezke.
Nafarroako erdialdean eta Erriberan, abisua laranja izango da 13:00etatik 21:00etara, tenperaturak 40 ºC-tik gorakoak izan baitaitezke.
Ipar Euskal Herrian ere abisu laranja izango da, Météo-Franceren arabera, tenperatura maximoak 33 eta 36 °C artekoak izango baitira barnealdean eta 28 eta 30 °C artekoak kostaldean eta mendi ertainetan.
Asteazkenean, abisu horiak jarraituko du Araban Ebro ondoko eskualdean, 12:00etatik 20:00etara. Ebro ibarrean 36 ºC-ra isits daitezke termometroak, eta 33 ºC-ra, trantsizio-eremuan. Abisu horia egongo da Nafarroako Erriberan, 13:00etatik 21:00etara, 38 ºC arte igo baitaitezke tenperaturak.
Gainera, asteazken osoan abisu horia egongo da indarrean Araban Ebro ondoko eskualdean eta hegoaldean tenperatura altu iraunkorrak izateko arriskuagatik. Horietan tenperatura minimo/maximoak 17/33 ºC ingurukoak izango dira trantsizio-eremuan eta 18/36 ºC ingurukoak Ebro ondoko eskualdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.