Tenperatura jaitsiera asteari ekiteko
Dena dela, beroa, izan, izango da: maximoak 30 ºC-tik hurbil egongo dira kostaldean, eta balio altuagoak barnealdean; minimoak, berriz, 19 ºC inguruan geratuko dira.
Bilbo. Argazkia: Begoña Barrutia
Kantauri isurialdean bero gutxiago egingo du gaurtik aurrera, eta tenperatura maximoak 30 ºC azpitik geratuko dira kostatik gertu. Barnealdean, tenperatura gutxiago jaitsiko da, eta Ebro ibarrean ia ez da nabarituko.
Gaur, erdi mailako hodei eta goi-hodeiak nagusituko dira, batez ere egunaren bigarren partean, eta Kantauri isurialdean behe-hodeiak ere agertuko dira. Haize aldakorra ibiliko da; egunak aurrera egin ahala iparraldekoa nagusituko da.
Dena dela, tenperatura epelak izango dira: maximoak 30 ºC-tik hurbil egongo dira kostaldean, eta balio altuagoak barnealdean; minimoak, berriz, 19 ºC inguruan mantenduko dira.
Asteartean, hego-ekialdeko haize-boladek nabarmen igoaraziko dituzte tenperaturak barnealdeko eskualdeetan. Kostaldea hego-ekialdeko haizeen irismenetik kanpo geratuko da, eta tenperaturen igoera txikia izango da.
Arratsaldean ipar-osagaiko haizeak sartuko dira, eta intentsitatea handitu eta beroa arinduko dute. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko dira, eta behe-hodeiak trinkoagoak izango dira Kantauri aldean egunaren hasieran eta amaieran.
Ebro inguruan tenperatura altuengatiko abisu horia ezarriko da, baina bihar ia lurralde osora zabalduko da, kostan izan ezik, eta Nafarroan alerta laranja izango da erdialdetik hegoaldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.