33 urteko gizon bat hil da Errenterian, arma zuriz egindako zauriak direla eta
Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du, labankada bat eman diolakoan. Gertakariak 09:00ak aldera jazo dira, Kaputxinos auzoko ostalaritza-establezimendu baten inguruan.
33 urteko gizon bat hil da igande honetan Errenterian (Gipuzkoa) arma zuriz egindako zauriak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak 09:00ak aldera jazo dira, Kaputxinos auzoko ostalaritza-establezimendu baten inguruan.
Berehala, anbulantzia bat eta Ertzaintzako zenbait agente bertaratu dira, eta biktima, ustezko erasotzailea eta gertatutakoaren lekukoak han bertan topatu dituzte.
Biktimak arma zuriz egindako zauria jasan du bularrean, eta bertaratutako osasun arloko langileek suspertze-lanak egin dituzten arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko, eta bertan hil da.
Ertzaintza hilketaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta 23 urteko gizon bat atxilotu du, labankada horren ustezko egile gisa, erabilitako arma zuria bertan utzi ostean. Ingurua hesituta dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera