Almeriako baso-sutea egonkortu egin dute, eta 1.000 pertsona etxera itzuli ahal izango dira
Guztira 7.000 hektarea erre ditu suak. 13 lagun hil dira, eta 8 zauritu; horietako lau, larri.
Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidenteak igande goizean iragarri duenez, Infoca baso-suteen aurkako Andaluziako taldeak egonkortutzat eman du joan den ostegunean Los Gallardosen (Almeria) piztutako sua, eta gutxienez hamabi dira hildakoak. Halaber, su horren ondorioz etxetik irtenarazita zeuden 1.000 pertsonari itzultzeko baimena eman die.
"Albiste onak. Egun latzen ostean, Infoca planak egonkortutzat eman du #IFLosGallardos", idatzi du Andaluziako presidenteak X sare sozialean, 11:05 aldera argitaratutako mezuan.
Presidenteak zehaztu duenez, "sutea perimetratu eta mugatu egin da", hori dela eta, "1. egoera operatibora jaitsiko da maila, eta etxetik irtenarazitako 1.000 pertsonak pixkanaka itzultzea baimendu egin da".
Suteak 13 hildako eta 8 zauritu utzi ditu, horietatik lau zainketa intentsiboetako unitatean daude.
Agintariek adierazi dutenez, "miaketa dispositibo zabala" egingo dute kaltetutako eremuetan, biktimen "bilaketa erabat amaitzeko". Hildako gehiago ez agertzea espero dute.
Larunbat honetako azken orduan, Andaluziako Juntak baimena eman zien 600 pertsonari baino gehiagori Los Castaños, Almocaizar, Alfaix eta Los Gallardoseko kanpinera itzultzeko, eta Lubrinen ezarritako "konfinamendua" bertan behera utzi zuen.
Andaluziako Gobernuak eta Espainiakoak aurreratu zuten larunbatean haizeak nabarmen egingo zuela behera eta hezetasunak gora, eta litekeena zela sutea igandean egonkortzea edo kontrolatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera