Gizon bat atxilotu dute Santutxuko meskita batean pintaketak egiteagatik, gorroto-delitua egotzita
Gertakariak 09:30ean jazo dira. Ertzaintzak abisu bat jaso du, ohartaraziz pertsona bat pintaketak egiten ari zela komunitate musulmanaren aurkako gorroto-adierazpenekin.
Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila
Ertzaintzak 55 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, gorroto-delitua egotzita; izan ere, ustez, komunitate musulmanaren aurkako gorroto-adierazpenekin pintaketak egin ditu, Santutxu auzoko meskita baten fatxadan eta horren inguruko beste toki batzuetan.
Gertakariak 09:30 aldera jazo dira. Ertzaintzak abisu bat jaso du, ohartaraziz pertsona bat pintaketak egiten ari zela komunitate musulmanaren aurkako gorroto-adierazpenekin.
Lekukoek emandako deskribapenari esker, agenteek gizon bat topatu dute handik gutxira inguruan, oraindik esprai pote batzuk zeramatzala. Identifikatu ondoren, atxilotu egin dute.
Gizona ikerketapean dago, ustezko gorroto-delitu batengatik. Gainera, administrazio-espediente bat ireki dute, bai meskita horren fatxadan, bai kanpoko beste horma batzuetan eragindako kalte materialengatik.
Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera