Emakume batek sexu erasoa salatu du bart sanferminetan
Ustezko erasotzailea atxilotuta dago. Gainera, beste hiru salaketa izan dira, ukituengatik. Horietako baten ustezko egilea atxilotu eta espetxera bidali dute, aurrekariak baitzituen. Iruñeko Udalak eraso sexistak gaitzetsi ditu.
Emakume batek intentsitate altuko sexu erasoa jasan duela salatu du bart Iruñean, sanferminen testuinguruan. Erasoaren ustezko egilea atxilotu dute. Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzetsi du eta mugimendu feministak antola ditzakeen elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Udalak onartutako adierazpen instituzionalean irakur daitekenez, erasoa goizaldean jazo da, 04:45 aldera, Gaztelugibelen. Beste hiru eraso ere salatu dituzte beste hainbeste emakumek ukituengatik, eta pertsona bat atxilotu dute. Atxilotutakoa espetxera agindu du epaileak, aurretik beste hiru salaketa baitzituen.
Udalak bere “erabateko arbuioa eta gaitzespena” agertu du eraso horren aurrean, baita “emakumearekiko eta haren inguruarekiko babes eta elkartasun osoa” ere, “haren eskubideak eta identitatea gordetzeko errespetu erabatekoaz gain”.
Onartutako testuan, Udalak berriz berretsi du bere “arbuioa eta gaitzespena hirian gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera sexista ororen aurrean”, eta konpromisoa hartu du “eraso sexistak deuseztatzeko, segurtasuna hobetzeko eta emakumeei era guztietako guneetan askatasun osoa edukitzea bermatzeko lan egiteko”.
Iruñeko Udalak bat egin du Iruñeko mugimendu feministak egin lezakeen protesta deialdiarekin, eta herritarrak protesta ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu.
Atzo segurtasun balantzea egin zuten agintariek, eta ordura arte, 12 sexu eraso salaketa jaso dituztela jakinarazi zuten. Hain justu, Iruñerriko mugimendu feministak bilkura deitu du iganderako (22:00etan, Gaztelu Plazan).
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera