Hamabi sexu-eraso salaketa eta hamar atxilotu, sanferminetako lehen lau egunetan
Aurtengo San Fermin jaiek bidearen erdia egin dutenean, Inma Jurio Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak orain arteko segurtasun-balantzearen berri eman du.
Inma Jurio kontseilaria, sanferminetako polizia-dispositiboaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Hamabi sexu-eraso salaketa jarri dituzte San Fermin jaietako lehen lau egunetan, eta horien ondorioz, hamar pertsona atxilotu dituzte. Datu hori eman du, besteak beste, Inma Jurio Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak, festak ibilbidearen erdira iritsi direnean egin duen segurtasun-balantzearen aurkezpenean. "Intentsitate maila baxuko erasoak dira. Batzuk, ikerketapean daude, oraindik", jakinarazi du.
Emandako datuen arabera, festetako segurtasun-dispositiboa osatzen duten lau indarrek —Foru Polizia, Iruñeko Udaltzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila—, orotara, iaz aldi berean baino % 23 salaketa gutxiago jaso dituzte. Halere, atxilotu kopurua % 12 hazi da. "Horrek agerian uzten du polizien lan proaktiboa kalean bertan", esan du Juriok.
Delitu motari dagokionez, batez ere, lapurretekin lotutako salaketak egon dira, baina, horiek ere, ia erdira (% 46) murriztu dira, aurreko urteko datuekin alderatuta.
Egunero 2.226 dei, SOS Nafarroan
Bestalde, SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak batez beste 2.226 dei jaso ditu festetako lehen lau egunetan, 2025ean baino 22 gutxiago. San Fermin egunean, uztailaren 7an, jaso zituzten dei gehien, 2.386.
Entzierroa dela eta, berriz, 19 anbulantzia mobilizatu behar izan dituzte, eta 22 pertsona eraman dituzte erietxera.
Ia 3.000 pertsona, artatuta
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak ere hartu du parte goizeko agerraldian, eta hark osasun-balantzearen berri eman du.
Uztailaren 6tik, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdietan 1.754 pertsona artatu dituzte; San Martingo osasun-zentroan, 705; eta Bustintxurikoan, 504. Datuak aurreko urtean jasotakoen oso parekoak direla esan du Dominguezek.
Artatutako kasu gehienak, kolpeengatik, droga eta alkohol intoxikazioengatik eta erasoengatik izan dira.
Osasun kontseilariak herritarrei eskerrak eman dizkie, osasun-baliabideen "erabilera arduratsua" egiten ari direlako jaietan.
Horrez gain, gogoratu du bero-bolada betean ere badagoela Nafarroa, eta horrek, beti areagotu egiten duela osasun-langileen lana.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu ditu udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituen, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria-tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.