Bederatzi pertsona harrapatu dituzte Bizkaian, gidabaimenaren azterketan kopiatzeko gailu elektronikoak erabiltzen
DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak sei hilabetez azterketara aurkezteko debekua eta isun administratiboa ezarri die iruzurra egin nahi izan duten bederatzi pertsona horiei.
Gidabaimenaren azterketa teorikoan iruzurra egin nahi zuten bederatzi pertsona atzeman dituzte, azken urtean, Bizkaian, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak ostiral honetan zabaldutako informazioaren arabera. Guardia Zibilak Espainiako Trafiko Zuzendaritzarekin elkarlanean egindako esku hartze horietan kopiatzeko erabili ohi diren hainbat gailu elektroniko konfiskatu dituzte.
Azterketan iruzurra egiten ahalegindu ziren bederatzi pertsonak bizkaitarrak dira. Puntako teknologia erabilita, azterketaren tokitik kanpo zegoen pertsona batekin harremanetan jartzen ziren galderen erantzunak jakiteko.
Betaurreko adimendunak, kamerak eta entzungailuak
Hauek dira iruzurra egiteko erabilitako gailu elektronikoak: eskuko telefonoak, ezkutuko kamerak, betaurreko adimendunak, entzungailuak, wifi gailuak eta bestelakoak.
Isunak
Isun administratiboa ez ezik, sei hilabetez azterketara aurkezteko debekua ezarri die Espainiako Trafiko Zuzendaritzak aipaturiko bederatzi pertsona horiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera