Albiste izango dira: Sanferminetako laugarren entzierroa, Almeriako sutea eta Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarrena eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminetako laugarren entzierroa: Iruñean, San Fermin jaietako laugarren entzierroa egingo da 08:00etatik aurrera. Gaurkoan Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak izango dira protagonista. Bigarren parte hartzea du, iazko lehen aldiaren ondoren. Jarraitu entzierroa, zuzenean, ETB1, ETB ON eta Orain-en, 07:35etik aurrera.
- Almeriako sutea: Gutxienez 12 pertsona hil dira Almeriako baso sute batean, Andaluziako larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez. Suak piztuta jarraitzen du eta lehen hipotesien arabera, N-340-A errepideko argindar linea batean piztu da txinparta, eta haizearen eraginez garrak basoan barrena zabaldu dira.
- Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarrena eguna: Robbie Williams izango da Bilbao BBK Live musika jaialdiko bigarren eguneko kartel burua. Horrez gain, Kobetamendin arituko dira, besteak beste, Alabama Shakes, Belle and Sebastian, La M.O.D.A., Richie Hawtin, Soulwax, Xoel Lopez, Depresión Sonora, La Paloma, Yerai Cortes, Marte Lasarte eta Suave.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera