SAN FERMIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alvaro Nuñezen zezenek zirrara eta abiadura jarri diote sanferminetako laugarren entzierroari

Zezenek 2 minutu eta 32 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Guztira 9 pertsona zauritu dira, denak kolpeengatik. 

PAMPLONA, 10/07/2026.- Los toros de la ganadería Alvaro Núñez a su paso por la cuesta de Santo Domingo durante el cuarto encierro de los Sanfermines 2026 este viernes en Pamplona. EFE/J.P. Urdiroz

2026ko sanferminetako laugarren entzierroa. Argazkia: EFE

Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak izan dira protagonista aurtengo sanferminetako laugarren entzierroan. Emozio handiko lasterketa bizia eta zirraragarria izan da, baina ez dute inor adarkatu. Lehen osasun partearen arabera, bederatzi korrikalari zauritu dira, denak kolpeengatik, eta horietatik bost ospitalera eraman dituzte. 

Bigarren aldiz parte hartu dute sanferminetan, iazko lehen aldiaren ondoren. Gaurkoan ere sekulako abiadura erakutsi dute, baina zezenetako bat atzean gelditu denez, azkenean 2 minutu eta 32 segundo behar izan dituzte ibilbidea burutzeko. 

Taldea abiadura handian abiatu da ukuilutik eta Santo Domingoko aldapan gora zezen beltz bat jarri da buruan. 

Horrela egin dute udaletxe plazarainoko bidea eta bat eginda igaro dute Mercaderes kalea ere. 

San Fermin jai hauetan lehen aldiz, zezenek Estafetako hesiaren aurka talka egin dute eta tentsio uneak bizi izan dira puntu horretan. 

Hiru zezen buruan jarri dira eta taldea bitan banatu da. Hori dela eta, korrikalarien adarren aurrean jartzeko aukera izan dute. 

Telefonicako zatian zezenetako bat erori egin da, baina ez da korrikalarien aurka oldartu. Joaldunek bidea erakutsi diote eta horiek lagunduta iritsi da kale zulora, arrisku uneak eragotziz. 

Aurretik, bost zezenak elkarrekin sartu dira zezen plazan eta gorabeherarik gabe ukuilurako bidea hartu dute. Gutxira, seigarren zezena sartu da. 

Bederatzi zauritu, denak kolpeengatik

Guztira, bederatzi korrikalari zauritu dira eta horietako bost Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, lehen osasun partearen arabera. 

Ospitaleratutako bost zaurituek kolpeak dituzte, besoetan eta hanketan nagusiki.

Gainera, beste lau korrikalari artatu dituzte zezen plazan. 

Ikusi berriro laugarren entzierroa

Iragarkia
18:00 - 20:00
Publizitatea
X