Fuente Ymbroko zezenek entzierro azkarra egin dute, adarkadarik gabekoa
2 minutu eta 20 segundo iraun du aurtengo sanferminetako lehen entzierroak. Guztira, bost pertsona zauritu dira eta horietako hiru ospitaleratu dituzte, denak kolpeengatik.
2026ko sanferminetako lehen entzierroa. Argazkia: EFE
Sanferminetako aurtengo lehenengo entzierroa, Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak protagonista izan dituena, azkarra eta adarkadarik gabekoa izan da. Guztira, bost zauritu izan dira, denak kolpeengatik.
Taldea ziztu bizian abiatu da Santo Domingoko aldapan gora eta zezenetako bat buruan jartzen ahalegindu bada ere, joaldunak buruan zirela iritsi dira Udaletxe plazara.
Bat eginda iritsi dira Mercaderes kalera eta gogo handiz hartu dute Estafetarako bidea. Tarte hori luze-luze eginda egin dute eta korrikalariek aukera baliatu dute zezenen aurrean jartzeko.
Bi zezen buruan zirela iritsi dira Telefonica ingurura eta hemen lasterketa arriskutsuak egiteko aukera izan dute.
Zezen plazara sartu aurretik taldea banatu egin da, eta, ondorioz, zezenak modu mailakatuan sartu dira.
2 minutu eta 20 segundo iraun du gaurko lasterketak.
Bost zauritu, denak kolpeengatik
Bost pertsona zauritu dira aurtengo sanferminetako lehen entzierroan eta horietako hiru ospitalera eraman dituzte, denak kolpeengatik.
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak egindako balantzearen arabera, batek buruko traumatismoa du, beste batek hankan hartu du kolpea eta hirugarrenak oinetako batean.
Hirurek pronostiko arina dute.
Ikusi hemen entzierroa, osorik:
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera