Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
Imarcoainen, Iruñetik 10 kilometro eskasera, igande arratsaldetik piztuta dagoen sutea kontrolatu dute suhiltzaileek. Sua atzo gauetik egonkortuta zeukaten eta goizean zehar perimetroa egonkortzea lortu dute.
Nafarroako 112 larrialdi zerbitzuek gaur goizean zabaldutako informazioaren arabera, Imarcoain eta Beriain arteko pinudian aritu dira, batez ere, lanean. Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaileak aritu dira bertan eskuzko erremintekin, makinaria astunarekin (buldozerrak) eta nekazarien laguntzarekin.
Guztira, 80 hektareatik gora kiskali dira, gehienak laborantza-lurrak eta gainerakoak basoak.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du sutearen jatorria argitzeko. Garrak 16:50ak aldera hasi ziren zereal soro batean, eta hego haize beroaren eraginez, berehala zabaldu ziren ondoko baso batera.
Suaren ondorioz, katenariaren hornidura elektrikoa eten zuten hainbat orduz eta horrek trenen zirkulazioan eragina izan zuen. Halaber, AP-15 autobidea ixtea ere itxi zuten, baina 19:00etan zabaldu zuten berriro.
Nafarroa osoan dago sute-arrisku handia, eta datozen egunetarako aurreikuspena ez da hobea. Foru Gobernuak gomendatu du uztak biltzeko lanak saihestea edo, behintzat, eguneko ordu zentraletan ez egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera