ALERTA METEOROLOGIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udako bigarren bero bolada gaur iritsiko da puntu gorenera eta tenperatura beroenak 40 gradura iritsiko dira

Beroari dagokion alerta laranja aktibatuko dute Araban, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta Nafarroako erdialdean eta Erriberan. Halaber, euskal kostalde osoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldea), Pirinioak eta Nafarroako Kantauri isurialdea abisu horian egongo dira, 33 ºC-ko maximoekin. 

Ondarreta hondartza eguzkia beroa

Ondarreta hondartza. Argazkia: Jon Hernandez

Gaurkoa izango da uda honetako bigarren beroaldiko egunik beroena, eta barnealdeko hainbat txokotan maximoak 40 gradura iritsiko dira. Termometroek 4-5 gradu egingo dute gora. Hori horrela, alerta laranja aktibatuko dute Araban, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta Nafarroako erdialdean eta Erriberan. 

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, astelehena, beroenak 35 eta 40 graduren bueltan kokatuko dira barnealdean eta kostaldean 30etik gorakoak. Goizean eta arratsaldearen hasieran zerua oskarbi egongo da; arratsaldean hegoaldean bero-hodeiak garatuko dira baina ez du euririk egingo. Arratsaldean brisa altxatuko da eta pixkanaka barnealdera ere zabalduko da. 

Hori dela eta, alerta laranja aktibatuko dute Araban, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta Nafarroako erdialdean eta Erriberan. 

Halaber, euskal kostalde osoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldea), Pirinioak eta Nafarroako Kantauri isurialdea abisu horian egongo dira, 33 ºC-ko maximoekin. 

Asteartean tenperaturak jaitsi egingo dira ipar partean, baina hegoaldean tenperatura maximoek ildo beretik jarraituko dute eta bero itogarria egiten jarraituko du. 

Nafarroa erdi-hegoaldean ez dute aldaketarik igarriko. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranjari eutsiko dio han: bezperako balioak errepikatuko dira. Halaber, Pirinioak, Nafarroako Kantauri isurialdea eta Araba osoa abisu horipean izango dira. 

Asteazkenean tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute behera, hego-ekialdean izan ezik, han ez da aldaketa handirik espero tenperaturan.

Joeraren arabera, udako eguraldi beroak segida izango du aste bukaerara arte, baina maximoak leunagoak izango dira EAEn. Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, berriz, 40 ºC inguruko maximoekin jarraituko dute. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X