Ekainean 207 pertsona hil ziren Hego Euskal Herrian beroak eragindako gorabeherengatik, eta beste 27 uztaileko lehen lau egunetan
Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneroko Hilkortasunaren Monitorizazio Sistemaren (MoMo) datuen arabera, Estatu osoan 153 pertsona hil ahal izan dira azken lau egunetan beroaren ondorioz, eta ekainean ia 1.000 izan ziren tenperatura altuei egotz dakizkiekeen heriotzak.
Tenperatura altuei egotz dakizkiekeen 153 heriotza izan dira uztaileko lehen egunetan espainiar Estatu osoan, eta 1.000 (937) inguru izan ziren joan den ekainean, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneroko Hilkortasunaren Monitorizazio Sistemaren (MoMo) datuen arabera.
Ekainean, Erkidego bakoitzeko datuei dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratu ziren beroari egotz dakizkioekeen heriotza gehien, zehazki, 153 eta Katalunian 127 izan ziren.
Gainerako erkidegoetan, hauek izan ziren tenperatura altuek eragindako heriotzak ekainean: 73 Andaluzian; 45 Aragoin; 51 Asturiasen; 50 Kantabrian; 90 Gaztela eta Leonen; 30 Gaztela-Mantxan; 62 Valentziako Erkidegoan; 7 Extremaduran; 88 Galizian; 93 Madrilen; 3 Murtzian; 54 Nafarroan; eta 13 Errioxan.
Balear Uharteetan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan ez zen beroari lotutako heriotzarik izan.
Uztaileko lehen lau egunetan, Carlos III.a Osasun Institutuaren (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa) Momo sistemak argitaratu dituen datuen arabera, 24 heriotza erregistratu dira dagoeneko Andaluzian; 3 Aragoin; 3 Asturiasen; 6 Kantabrian; 5 Gaztela eta Leonen; 3 Gaztela-Mantxan; 57 Katalunian; 6 Valentziako Erkidegoan; 6 Extremaduran; 6 Galizian; 4 Madrilen; 9 Nafarroan; 18 Euskadin; eta 1 Errioxan.
Zer da Momo sistema, eta nola funtzionatzen du?
MoMo sistemak eguneroko hilkortasuna aztertzen du kausa guztiak kontuan hartuta, tartean tenperatura handiei lotutakoak ere bai, baina ez ditu soilik 'bero kolpe' batek eragindako heriotzak zenbatzen, beroaren ondorioz beste gaixotasun batzuk (normalean kardiobaskularrak, arnasbideetakoak edo giltzurrunetakoak) larriagotzearekin lotu daitezkeen heriotza guztiak baizik.
MoMo sistemak gainhilkortasuna zenbatesten ditu, gertatu diren heriotzak lurralde eta aldi jakin batean espero zirenekin alderatuz. Akera ematen du kausa guztiengatiko hilkortasun gehigarri hori detektatzeko, eta, beraz, muturreko tenperaturen gertakariei, beroari edo hotzari esaterako, egotz dakizkiekeen heriotzak ere zenbatesteko. Hala ere, ez ditu heriotza kausa indibidualak zehazten, baizik eta bero boladei, hotz handiari edo gainhilkortasuneko beste aldi batzuei lotutako patroiak.
Sistema horrek egunero argitaratzen ditu zifrak baina horiek ez dira behin betikoaik; izan ere, kopurual etengabe birkalkulatzen ditu, atzerapenarekin jakinarazi ahal izan diren heriotzak gehitu sotean. Beraz, zifrak etengabe eguneratzen dira, eta ez dira behin betikotzat eta finkatutzat jotzen zenbait aste igaro arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean