Beroagatik alerta laranja ezarri dute astelehenerako ia Hego Euskal Herria osoan
Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 38 ºC-rainoko maximoak espero dira, eta 41 ºC-rainokoak Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan. Kostaldean, Pirinioetan eta Nafarroako Kantauri isurialdean abisu horia ezarri dute eta termometroa 33-36 graduraino igoko da bertan.
Astelehenean 38 ºC-ra igo daiteke termometroa Bilbon. Artxiboko argazkia: Europa Press
Bueltan da sargoria. Baina oraingo honetan, Nafarroan salbu, termometroak ez du 40 graduen langa gaindituko, ekaineko beroaldian ez bezala. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du muturreko tenperatura altuengatik Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean; kostaldean ez du horrenbeste berotuko, eta abisu horipean izango dira egun horretan. Nafarroan, Aemet Espainiako meteorologia agentziak ere alerta laranja ezarri du lurraldearen erdialdean eta Erriberan. Pirinioak eta Nafarroako Kantauri isurialdea abisu horipean izango dira.
Bihar bertan hasiko dira bero kontuak. Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du iganderako, baina Ebro ondoko eskualdean bakarrik, hots, Arabako Errioxan. Gainerakoan, tenperaturak gora egingo du, baina ez abisupean jartzeko moduan.
13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean abisua, eta maximoak 36 gradura igoko dira. Kostaldean, 28 ºC ingurukoak izango dira, eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Araba erdialdean, 33 ºC-koak.
Astelehena izango da asteko egunik beroena. Euskalmeten arabera, termometroak 37-38 ºC-ra igoko dira lurraldearen zati handienean. Alerta 12:00etatik 20:00etara egongo da aktibo. Kostaldean, arinago, 18:00etan, kenduko dute abisua; maximoak 33 gradukoak izango dira bertan.
Nafarroa erdialdean eta Erriberan ezarritako alerta laranjak (13:00-21:00) Iruñeko sanferminetako txupinazoarekin bat egingo du. Iragarpenaren arabera, 40 graduak harrapa daitezke Nafarroako bihotzean. Izan ere, hego-mendebaldetik joko du haizeak, eta horrek bero sentsazioa areagotuko du. Erriberan 41 ºC-ra arteko maximoak espero dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Euskalmeten datuen arabera, 10 minutuan 9,3 l/m² jaso dira Ibai Ederren (Azpeitia), 8,3 l/m² Inurritzan (Zarautz) eta 5 l/m² Aizarnazabalen. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Onintza Enbeitak, eta errespetua eskatu du
Bere pregoian, jai inklusiboen aldeko aldarria egin du, erasoetatik libre eta pertsona guztiei irekiak izango diren festak aldarrikatuz. Era berean, munduko hainbat txokotan gerrak, gatazkak eta desberdintasunak pairatzen dituztenei elkartasuna adierazi die, jaiak ospatzea eta gizartearekiko konpromisoa uztartuta.
Onintza Enbeita pregoilariak "Bilbo euskalduna" eta "guztiona" erreinbindikatuz lehertu da jaia
Onintza Enbeita bertsolariak eta Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejolak eman diote jaiei hasiera pregoia irakurri eta txupina botata. Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Enbeitak eta erasotzaileei lekurik ez dutela gogorarazi die.
Osasun Ministerioak autonomia erkidegoen urgentziazko bilera deitu du astelehenerako, Ceutara txertoak bidaltzeko
Bilera telematikoki egingo da. Gehien behar diren txertoak hirukoitz birikoa, barizela, poliomielitisa, tetanosa eta difteria gaitzen kontrakoak dira.