Gironako sutearen bilakaera ona da eta gauean zehar egonkortzea aurreikusten dute
Larunbat arratsaldeko azken orduan, Salvador Illa Generalitateko presidenteak iragarri du, "zuhurtzia osoz", Gironako Les Gavarreseko sutearen bilakaera ona dela eta suhiltzaileek gauean egonkortzea aurreikusten dutela. Suak 2.200 hektarea kiskali ditu eta 12.000 pertsona konfinatuta daude.
Gironako La Bisbal d 'Empordà herrian atzo piztutako sutea gaur gauean zehar egonkortzea aurreikusten dute suhiltzaileek. Suteak 2.000 hektarea baino gehiagori eragin die dagoeneko, eta haizeak Les Gavarres mendigunean kontrolik gabe geratzeko mehatxua egin du larunbatean zehar.
Hala ere, Salvador Illa Generalitateko presidenteak agerraldia egin du arratsaldean hedabideen aurrean, eta iragarri du, "zuhurtzia guztiarekin", sutearen bilakaera ona dela eta gauean egonkortzea aurreikusten dela.
Sua kontrol fasean sartu da beraz, suhiltzaileen lanari esker, Les Gavarres mendigunean zabaltzea saihesteko. Izan ere, itsasaldeko haizeak sugarrak berpizteko eta Gironara zabaltzeko mehatxu egiten zuen, baina sutearen alde hori egonkortuta geratu da dagoeneko.
Suaren ezkerreko zatiari dagokionez, bi herenetan kontrolatuta dago, baina ez da beste aldea bezain kezkagarrai, zabaltzeaz dagoeneko oso erreta dagoen aldera zabalduko bailitzateke.
Generalitateko suhiltzaileek aitortu dutenez, arratsaldean beldur ziren itsasaldeko haizeak sutea indartu eta garrak eskuineko zatian barrena zabalduko ote zuten, Gironarantz, eta Les Gavarres parke naturala harrapatzea. Hala ere, "ondo eusten" ari zirela azaldu du. Zazpi udalerri, 12.000 bat bizilagun, konfinatuta dituzte, badaezpada.
Sutearen eskuineko zatia "oso irregularra da, ez dago guztiz erreta, eta zaila izango da gobernatzea haizeak jotzen badu", argitu du David Borrell suhiltzaileen buruak eguerdian. "Arratsaldea konplikatua" izatea aurreikusten zuen.
Baikorrago baina zuhur mintzatu da arratsaldean, 17:45ean egindako agerraldian. "Nahiko ondo eusten ari gara, albiste onak dira baina lan asko dugu aurretik. Hiruzpalau sufrimendu ordu geratzen zaizkigu, eta hortik aurrera, ikusiko dugu", adierazi du.
Azkenean, lanak eman du fruitua eta gaua iristear dela, egonkortzear dute sua.
Les Gavarres parke naturala itxi dute
Bart 100 hektarea erre dira, eta sutea piztu zenetik, 2.200 hektarea kiskali dira, Les Gavarres parke naturalaren mendigune guztia.
Hain justu, babestutako eremu hori itxi egingo dutela iragarri du Salvador Illa Kataluniako presidenteak. Les Gavarresek 30.000 hektarea ditu, eta Illak ohartarazi duenez, "kasurik okerrenean" osorik erre daiteke.
Garrak Calonge herrira heldu dira bart, eta etxe bat erre da —hutsik zegoen—; gainera, kalteak daude lorategietan eta hainbat eraikinetako itxiduretan.
Ezkerreko zatian, masia bat erre da.
Zazpi herri konfinatuta
Borrelek zehaztu duenez, oraindik indarrean dago eremu horretako zazpi herritan ezarritako konfinamendua. Goizaldean Calonge herrira iritsi dira garrak, eta hainbat bizilagun etxetik atera omen dira. Suhiltzaile buruaren arabera, jarrera hori ulertzekoa da, “urduritasuna tarteko”, baina azpimarratu du “seguruena” etxe barruan egotea dela.
Horren harira, gogora ekarri du duela urte batzuk Portugalen gertatutakoa: garretatik ihesi, errepidera atera eta bertan hil ziren 200 bat bizilagunena
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.