EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka mila pertsona parte hartzen ari dira Khameneiren hileta publikoan

Asteburu osoan milioika pertsona espero dira, eta astelehenean Irango hiriburua zeharkatuko du segizioak; asteartean Qom hiri santura joango da, eta asteazkenean Iraken jarraituko du, ostegunean lurperatu aurretik.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Iranek larunbat honetan hasi ditu Ali Khamenei buruzagi gorenaren aldeko hileta publikoak. Duela lau hilabete baino gehiago, otsailaren 28an, AEBk eta Israelek, gerraren lehen egunean, egindako erasoetan hildako buruzagiari agur esatera miloika pertsona bertaratzea espero dute.

Goizeko lehen orduetatik, milaka pertsona iritsi dira Teherango Mosalako meskitara, 36 urte baino gehiagoz Errepublika Islamikoa zuzendu zuenari azken agurra ematera.

Bertaratutako askok Irango banderak eta Khameneiren erretratuak daramatzate, eta beste batzuek mendekua eskatzen dute, malko eta bularreko kolpeen artean.

Buruzagi goren ohiaren hilkutxa lau seniderekin batera (alaba, biloba, suhia eta erraina) dago eszenatokiaren gainean.

"Kill Trump" ("Trump hil") ingelesezko esaldia duen bandera gorri bat ere nabarmentzen da.

Mosalako meskitako hileta-ekitaldiak igandeko 20:00ak arte jarraituko du, eta Irango agintariek espero dute 20 milioi pertsona inguruk parte hartuko dutela buruzagi goren ohiaren agur-ekitaldietan.

Astelehenean, hileta-segizioa Irango hiriburuan barrena ibiliko da; asteartean Qom hiri santura joango da, eta asteazkenean Iraken jarraituko du.

Azkenean, ostegunean, Khamenei Mashad hiri sakratuan lurperatuko dute, herrialdearen ipar-ekialdean, Reza imamaren mausoleoan.

Atzo Khameneiren omenezko zeremonia bat egin zuten, eta bertan izan ziren Irango eta atzerriko goi-kargudunak, Pakistango eta Armeniako lehen ministroak, Irakeko, Tayikistango eta Georgiako presidenteak eta Errusia, Txina, Siria, Libano, Afganistan, Maroko, Qatar, Oman, Saudi Arabia, Nikaragua eta Kubako ordezkariak, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X