Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Erreskate lanak La Guairan. Argazkia: EITB.
Erreskate lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, joan den asteazkenean 7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikara izan eta astebetera. Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak tragediaren zifrak eguneratu ditu asteazken honetan: oraingoz, 2.295 hildako eta 11.267 zauritu zenbatu dituzte.
Venezuelako tragedia beste fase batean sartu da. Izan ere, 72 ordutik aurrera, bizirik dauden pertsonak aurkitzeko aukerak izugarri jaisten dira, adituen arabera. Ondorioz, bizilagun asko senitartekoen gorpuen bila ari dira, duintasunez ehorzteko asmoz.
Horrez gainera, dagoeneko 160 ordu baino gehiago igaro direnez, erreskatatzaile askok lanean jarraitzen duten arren, nazioarteko talde batzuk euren herrialdeetara itzultzea erabaki dute. Horren adibide Herbeheretatik joandako erreskate-taldeak amaitutzat eman du Hego Amerikako herrialdean burutu duen misioa.
Kritikak eta haserrea baliabide faltagatik
Alabaina, erreskate-taldeak ez dira eroritako eraikin guztietara iritsi. Leku batzuetan, esperientziarik gabeko zibilak, senideak eta bizilagunak, dira hondakinen artean lanean ari direnak, euren senitarteko eta ezagunak aurkitzeko helburuarekin.
La Guairan, tragediak gehien suntsitu duen estatuan, hainbat familiak hondeamakinak dituzten ekipoak alokatu dituzte, eguneko 1.000 dolar inguru ordainduta. Hondakinak kentzen jarraitzea dute helburu nagusi eta prest daude horretarako behar dena ordaintzeko, baina aukera hori dirudunen esku dago soilik.
Egoera horretan, Gobernuarekiko haserrea zabaltzen hasi da lurrikaren ondorioz desagertutakoen senideen eta kaltetuen artean. Baliabide eta koordinazio falta kritikatzen dute, bai erreskate-lanetan, baita bizirik irten direnei eman beharreko laguntza antolatzean ere.
Hondamendia gutxi balitz, hainbat lagunek egoera baliatu dute lapurretak egiteko, kaltetuen sumindura areagotuz.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Oposizioaren parte den Plataforma Unitaria Democrática (PUD) plataformako kideek "neurri honetako larrialdi bati" erantzuteko Estatuak dituen "ahultasun larriak" azpimarratu dituzte. Hainbat urtetako "erakundeen utzikeria" salatu dute eta egoera "herritarrek ordaintzen" dutela deitoratu dute.
Bitartean, herritarrek laguntza-sareak osatu dituzte kaltetuentzat; badira bizirik atera direnak edota hildakoak aurkitu ahal izateko webgune digitalak sortu dituztenak, beste batzuk dohaintzak jasotzeko eta beharra dutenei laguntzeko guneak jarri dituzte martxan,...
Oposizioko Maria Corina Machadok, adibidez, webgune bat sustatu du herritarrek desagertuen berri eman dezaten. Orain arte, senitarteko eta lagunekin kontaktuan jarri ez diren 40.668 pertsona erregistratu dituzte bertan.
Bien bitartean, Delcy Rodriguez presidenteak nazio-mailako dolua deklaratu du 7 egunez, asteazken honetatik aurrera.
Gobernuak emandako azken datuen arabera, 80.870 familia artatu dituzte. Bestetik, erreskate lanetan 26.121 venezuelar eta 3.660 erreskatatzaile atzerritar ari direla jakinarazi dute, 148 txakur eta 49 ibilgailuren laguntzarekin.
Eraikinetan eragindako kalteei dagokienez, Nazio Batuen Garapenerako Programak 6.700 milioi dolarreko aurretiazko kalkulua egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.