3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Larrialdi egoera ezarri dute Ipar Katalunian, Canet en Roussillon herritik gertu piztu den sute bortitz baten ondorioz. Hiru kanpinetatik 3.000 pertsona baino ebakuatu behar izan dituzte.
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurralde osoan dagoen baso-sute arriskua oso handia dela eta, Pirinio Ekialdeko prefetak zaintza neurriak muturrera eramatea eskatu du, sua gehiago zabaldu ez dadin eta biztanleria babesteko.
Gutxienez, sei pertsona zauritu dira, tartean, adin txikiko bat eta itzaltze lanetan ari zen suhiltzaile bat.