4 urtera arteko seme-alabengatiko laguntzei buruz jakin beharrekoa: Berriro eskatu behar al dira? Zer baldintza eskatzen dira?
Orain arte, laguntzak seme-alabek 3 urte bete arte ematen ziren, eta orain urtebete luzatuko dira. Atzeraeraginez emango dira, 2026ko urtarrilaren 1etik.
Haur baten argazkia, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media
Orain arte 3 urtera arteko seme-alabengatik eskaintzen ziren laguntzak 4 urtera artekoentzat zabalduko dira, eta ostegun honetatik aurrera eskatu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak jakinarazi duenez. Laguntzak, orain arte bezala, 200 eurokoak izango dira, eta atzeraeragina izango dute 2026ko urtarrilaren 1etik.
Familiek www.euskadi.eus webgunearen bidez bideratu ahal izango dituzte eskaerak. Zalantzak argitzeko bi bide jarri dira abian: umeak@euskadi.eus eta 945 01 80 00 telefono zenbakia.
Berrikuntza nagusiak
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak azaldu duenez, laguntzek dakarten berritasun nagusia urtebeteko luzapen hori da. Gaur, umea jaiotzen den momentutik 3 urte betetzen dituenera arte ematen dira; alabaina, dekretu berriaren bidez 4 urte bete bitartean emango dira.
Bestalde, hilean 100 euroko laguntza familia ugariei emango zaie, 4 eta 7 urte arteko seme-alabak dituztenean. Orain arte, hiru seme-alaba edo gehiago dituztenei ematen zaie laguntza hori, 3 urtetik 7 urtera bitartean; dekretu berriarekin, 4 eta 7 urte arteko aldira egokituko da.
Laguntza bera jasoko dute, halaber, 4 eta 7 urte arteko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiek.
Gainera, hilean 100 eta 200 euroko laguntzak jasotzeko eskubidea izango dute harrera-familiek eta tutoretzapeko adingabeak zaintzen dituzten familiek ere. Euskadin 621 harrera-familia daude gaur egun.
Zer baldintza bete behar dira?
Laguntza eskatzeko, bi baldintza nagusi bete behar dira. Batetik, eskatzaileak Euskadin bizi eta erroldatuta egon behar du, adingabearen etxebizitzan. Gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar du erroldan, edo, bestela, azken hamar urteetan bost urtez erroldatuta egon izana.
Bestetik, laguntza jasoko den aldian adingabearekin bizi eta haren zaintza izan behar du.
Nola kudeatuko da atzeraeragina?
Neurriak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izango ditu. Horrek esan nahi du familia guztiei ez diela modu berean eragingo. Eusko Jaurlaritzak hainbat adibide jarri ditu:
- Alabak 2025eko abuztuaren 12an bete bazituen 3 urte, familiak 2026ko urtarriletik uztailera arte jasoko du laguntza berria.
- Semeak 2026ko urtarrilaren 12an bete bazituen 3 urte, familiak 2026ko urtarriletik 2027ko abendura arte jasoko du laguntza.
- Alabak 2026ko urtarrilaren 12an bete bazituen 4 urte, familiak ez du laguntza berririk jasoko; izan ere, laguntza amaitzen da haurra 4 urte betetzen dituen hilaren aurreko hilean.
- Semeak 2026ko otsailaren 12an bete bazituen 4 urte, familiak 2026ko urtarrileko laguntza jasoko du.
Eskaera berriz egin beharko da
Laguntza jasotzeko, familia guztiek eskaera berria aurkeztu beharko dute. Luzapena ez da automatikoki aplikatuko.
Beraz, 2026ko urtarrilaren 1ean 0-3 urteko laguntza amaituta zuten familiek —edo inoiz jaso gabekoek— berriro eskatu beharko dute 4 urtera arteko luzapena.
Eskaera 2026ko abenduaren 31 baino lehen aurkezten bada, laguntza 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin aitortuko da, edo dagokion egunetik aurrera.
85,8 milioi euro lau urtean
Asteazken honetan indarrean sartu den dekretu berriarekin, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat egin du seme-alaben hazkuntzak familiei eragiten dizkien gastuei aurre egiten laguntzeko.
Laguntzak zabaltzeko, datozen lau urteetan 85,8 milioi euro bideratuko ditu. Aurten, 33,8 milioi euroko ordainketa-kreditua aurreikusi da.
Horrez gain, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak milaka gida prestatu ditu familientzat. Bertan azaltzen da nola egin eskaera eta zer alderdi hartu behar diren kontuan.
Paperezko gidak haur-eskoletan, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, osasun-zentroetako pediatria zerbitzuetan, ludoteketan eta Zuzenean bulegoetan banatuko dira (Bilbo, Donostia eta Gasteiz).
Bertsio digitala, berriz, sailaren webgunean egongo da eskuragarri. Horrez gain, informazio-kanpaina egingo da komunikabideetan eta sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.
Euskadik Hezigiro abiatu du, ikastetxeetan konfort termikoa hobetzeko plana
Hezkuntza Sailak pilotajea jarri du martxan Bizkaiko lau ikastetxetan: Bagatza HLHI (Barakaldo), Luis Briñas-Santutxu BHI (Bilbo), Pagasarribide IPI (Bilbo) eta Indautxu HLHI (Bilbo).
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.