"Euskararen aurkako oldarraldiak hezkuntzara salto" egin duela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak
USaP proban euskara azterketarekin gertatu dena eta ondoren etorri diren erabakiak salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak datorren ostegunerako, EAEko hiru campusetan, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean.
"Orain arte, Administrazioaren eremuan, eta, batik bat, enplegu publikorako sarbidean nabarmendu da oldarraldia. Orain, hezkuntzara egin du salto". Urrats hori "bereziki larria" iruditzen zaio Euskalgintzaren Kontseiluari, eta uste du kaltea ez dela "konponduko" plazak gehituta. "Hala balitz, logika bera erabili beharko bailitzateke Matematikan zein Gaztelanian emaitza txarrak izan dituzten eta konforme ez dauden ikasleekin".
Erakunde horrek uste du Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) Euskara eta Literatura II azterketan zenbait ikaslek izan dituzten emaitza eskasak euskararen aurka egiteko baliatu dituztela hainbatek. "Auzi horrek azken egunotan izan duen bilakaera ikusita argi geratu da oldarraldi politiko, mediatiko eta judizialaren beste agerraldi baten aurrean gaudela. Gainera, larritasun berezia du agerraldi honek, oldarraldiaren beraren eragin eremua zabaldu duelako, euskararen desofizializazio prozesua indartu duelako, eta euskarari uko egitea pribilegiorako bide bihurtu duelako", esan du euskararen aldeko erakundeak, arratsaldean zabaldutako oharrean.
"Oldarraldiaren agerpen honek" milaka ikaslerengan izango dituen ondorioak "oso larriak" izango direla ere esan du: "Euskarari uko egiten dioten ikasleak saritu eta pribilegiatuko ditu Unibertsitaterako sarbidean. Aldiz, euskarari beste ikasgaien pareko garrantzia eman diotenak, gutxietsi egingo ditu besteen ondoan".
Idatziaren arabera, gertatutakoak "agerian utzi du" zenbateraino den "bigarren mailako eta meneko hizkuntza". "Izan ere, euskarari dagokionez curriculumean jasotako gutxienekora ez iristea, Hezkuntza sistemak berak ezarritako printzipioak bazter uztea, ez da izango ezertarako eragozpen. Aurrekari oso arriskutsua ezarri da, ebazpen honek mezu argi bat helarazi dielako etorkizuneko belaunaldiei eta gizarte osoari: gaztelaniaren kasuan ez bezala, euskara ez da beharrezkoa".
Egungo hizkuntza-ereduen sistema bertan behera utzi eta gainditu egin behar dela esan du Kontseiluak, eta "euskarazko ikas-eredua orokortu" behar dela.
Elkarretaratzeak, campusetan
Guzti honen aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak EAEko hiriburuetako campusetan hiru elkarretaratze deitu ditu ostegun honetarako, uztailak 2, 12:00etan: Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Donostiako Karlos Santamaria Zentroan eta Gasteizko Letren Fakultatearen aurrean egingo dira protestak, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kirolgunean kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolpean izatea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan inguru horretara joan beharko dute, eremua hozteko eta garrak berriro piztu ez daitezen zaintzeko. Larunbatera begira, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak arroaren ia osoan bat-bateko ur-goraldien arriskuaz ohartarazi du
Ostiral arratsaldean, honako hauek dira eraginak jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castelloko probintzia.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatzea" saihesteko.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea berriz ere atrakzioz bete da
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-denda, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazko jokoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.
Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz begietako arazoak izan dituztelako
Ostiral honetan, 70 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
'Sokamuturra Ez' taldeak probara ez joateko eskatu du Getxon, eta "animalien sufrimendurik gabeko" jaien alde egin du
Sokamuturra ordezkatzeko jai batzordearekin negoziatzen saiatu dela esan, eta "parte-hartzea ezin da sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko aitzakia izan", nabarmendu du elkarteak.
Espainiak eta Marokok mugak blindatu dituzte larunbatean izan litekeen etorrera masibo baten aurrean
Ceuta eta Melilla hiriek segurtasuna indartu dute muga zeharkatzeko deialdien aurrean. Rabatek ere gogortu ditu neurriak, Castillejosen hesi eta kontrol gehiago ezarrita.