Bi lagun hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Beriainen
38 eta 23 urteko bi gizonezko hil dira, eta 24 urteko beste bat oso larri zauritu da, ibilgailua errepidetik aterata.
38 eta 23 urteko bi gizonezko hil dira bart Beriainen izandako trafiko-istripu batean, eta 24 urteko beste bat oso larri zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, politraumatismo ugari baitziuen.
Foruzaingoak egindako lehen ikerketen arabera, ezbeharra NA-6009 errepidean gertatu da, 1,6. kilometroan. Horien ibilgailua errepidetik atera da, eta Beriaingo Idiazelaia kaleko etxebizitza baten hormigoizko hormaren kontra jo du.
Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin ibilgailuko gidariaren eta aurreko eserlekuan zihoan bidaiariaren bizitzak salbatzeko, bertan hil baitira; 38 eta 23 urte zituzten.
Atzeko eserlekuan zihoan 24 urteko gizonezkoa, berriz, anbulantzia batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, politraumatismo oso larriak zituela.
Bi hildakoen gorpuak, bestalde, Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte, autopsia egiteko.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera