Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek bat egin dute gaur Frantziako Estatuko bederatzi sindikatuk deitutako protestarekin baliabide handiagoak eskatzeko. Greba-eguna izan dute eta, Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute Laurent Nuñez Barne ministroarekin izandako bileraren ostean.
Franck Damestoy UNSA sindikatukoa da, Angeluko suhiltzaile-etxean egiten du lan eta, azaldu duenez, giza-baliabide zein baliabide tekniko gehiago nahi dituzte, baita profesioaren ezagutza hobeagoa bermatzea ere, areagotzen eta gero eta handiagoak diren suteei behar bezala aurre egin ahal izateko.
Horrez gainera, klima aldaketaren aurrean, Segurtasun Zibilaren funtzionamendu osoa berrikustea eskatzen dute. Izan ere, gogoratu duenez, urtero lankideren bat hil egiten da sugarrei aurre egiteko borrokan, eta, aurten, esaterako, deitoratu du Frantziako Estatuan lau suhiltzaile hil direla zeregin horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarriko du astelehenean tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Astelehenean hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Astelehenean hasiko da errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.