Suhiltzaileak
Sute batek etxebizitza eraikin bat kiskali du Donostian
Bederatzi pertsona etxetik atera behar izan dituzte eta horietako bat Donostia ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Suhiltzaileen arabera, eraikinaren egurrezko egitura oso kaltetuta gelditu da eta litekeena da eraitsi behar izatea.
78 urteko gizon bat hil da Bermeon, gidatzen ari zen traktorea irauli egin da eta
78 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Bermeoko Mañu auzoan, gidatzen ari zen traktorea irauli baita.
Suhiltzaileak Leitza eta Ezkurra artean piztutako sute bat itzaltzen saiatzen ari dira
Suhiltzaileak goizaldetik ari dira lanean Leitza eta Ezkurra artean piztutako baso-sute bat itzaltzeko. Haizearen ondorioz, helikopteroek ezin dute goizean esku hartu baina 13:30etik aurrera helikopteroak ere lanean ari dira tokian bertan.
Kontrolatu dute Gueñesen piztutako baso sutea
Sua 14:00ak aldera piztu da Elubarri auzoan. Suhiltzaileak bertan daude, sua itzaltzeko lanetan.
Gizon bat erreskatatu dute Ondarreta hondartzan
07:15 aldera uretatik atera dute suhiltzaileek, eta larrialdi zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman dute.
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Zauritu bat A-8ko ordainlekuan, Iurretan, bere autoak kamioi baten aurka talka egin baitu
Ezbeharra dela eta, Bilborako noranzkoan zirkulazioa motela da, eta kilometro erdiko auto-ilarak sortu dira.
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, baina itzaltzeko lanek aurrera egin dute
Biztanleak eta azpiegiturak arriskutik kanpo daude. Perimetroak ez du aurrerapen esanguratsurik izan gauean, tenperaturak behera egin duelako, hezetasunak lagundu duelako eta suhiltzaileek gune bero isolatuetan lan egin dutelako.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Vall d'Uixoko suteek 8.500 hektareak erre dituzte jada, baina egoerak hobera egin dezake gauean
Goizean ezin izan dituzte aire bidezko baliabideak erabili keagatik. "Gauari begira, aurreikuspen meteorologiko nahiko onekin iritsiko gara, mendebaldeko haize nahiko leunarekin, eta horri esker lan egin ahal izango dugu", azaldu du du zuzendari operatiboak.
Girondako sutea "oro har egonkor" mantendu da gauean
Hala eta guztiz ere, sua kontrolik gabe dabil oraindik, eta egoera zaildu egin daiteke asteartetik aurrera, inguru horretan 40 graduko tenperaturak izango dira eta. Egoera horren aurrean, krisi kabinetea bilduko da astelehenean.
Vall d'Uixoko (Castello) suteak kontrolik gabe jarraitzen du, eta 6500 hektarea kiskali ditu jada
Larunbatean sutea piztu zenetik 15 udalerritako 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Hainbat erakundetako 450 profesional baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan.