Gizon bat erreskatatu dute Ondarreta hondartzan
07:15 aldera uretatik atera dute suhiltzaileek, eta larrialdi zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman dute.
Ondarreta hondartza. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat erreskatatu dute gaur goizean Donostiako Ondarreta hondartzan. Suhiltzaileek uretatik atera ostean, larrialdi zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
06:30 aldera lekuko batek larrialdi zerbitzuei deitu die, Ondarreta hondartzaren amaieran, Eduardo Chillida pasealekuaren parean, uretatik laguntza oihuak entzuten ari zirela jakinarazteko.
Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta 07:15 aldera atera dute gizona uretatik.
Ikerketa ireki dute gertaeraren nondik norakoak argitzeko.