Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasunera bueltatu da N-1 errepidea, Tolosan, Madrilerako noranzkoan, lau kilometrorainoko auto-pilaketak izan ostean

Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat izan da goizeko lehen orduan, eta, horren ondorioz, trafikoa bereziki motel ibili da Gipuzkoako bide-sareko puntu horretan.

Ostiral honetako lehen orduan N-1 errepidean hainbat ibilgailuren artean izandako talka batek arazoak sortu ditu zirkulazioan. Ezbeharra 436. kilometroan gertatu da, Madrilera bidean, Tolosan. 08:15ean, auto-ilarak lau kilometrotik gorakoak ziren, baina ordubete geroago normaltasuna bueltatu da inguru horretara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X