Demografia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan

Guztira 1.160 ezkontza egin dira lehen hiruhilekoan, Eustaten arabera, eta Araban eta Gipuzkoan murriztu da kopurua gehien. Azken hamarkadetan bezala, ezkontza tradizionalen zenbatekoak nabarmen egin du behera; izan ere, bikoteek beste eredu batzuen alde egiten dute. Ezkontzen % 97 zibilak izan dira, eta % 3, erlijiosoak.

(Foto de ARCHIVO)

Una pareja cruza de la mano un paso de peatones de la Gran Vía de Madrid.



Marta Fernández / Europa Press

02 agosto 2019, opinión, encuensta, gente, calle, vacaciones, ciudad, turistas, calor, pareja, jóvenes, mochila. 

02/8/2019

Bikote bat, kalean, paseoan. Europa Pressen artxiboko argazkia

Estatistikek garbi erakusten dute: gero eta ezkontza gutxiago egiten dira Euskadin. Urteko lehen hiruhilekoan, 1.160 ezkontza egin ziren; hau da, 2025eko tarte berean baino % 8,4 gutxiago (106 ezkontza gutxiago), Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.

Jaitsiera nabarmenenak Araban eta Gipuzkoan izan dira. Lehenengoan 139 ezkontza egin ziren (% 19,7 gutxiago), eta bigarrenean, 377 (% 14,7 gutxiago). Bizkaian, guztira, 599 ospakizun egin ziren, % 1,2 gutxiago.

Ezkontzeko moduei dagokionez, ezkontza tradizionala etengabe ari da garrantzia galtzen. Ezkontzen % 97 zibilak izan ziren, eta % 3, erlijiosoak.

Ezkontza guztietatik, 1.109etan andre-gizon artekoak izan ziren, eta 51 sexu berekoen artekoak (28 ezkontza emakumeen artekoak eta 23 gizonen artekoak).

Hilabeteei erreparatuz gero, loturen % 42,8 martxoan egin ziren, % 30,8 otsailean eta % 26,4 urtarrilean. Ezkongaien adinari dagokionez, senarren % 90,7k eta emazteen % 87,1ek 30 urte edo gehiago zituzten.

Ezkongai gehienak aurretik ezkondu gabe zeuden: gizonen % 79,6 eta emakumeen % 80,6. Nolanahi ere, 15 gizon alargun eta 213 gizon dibortziatu ezkondu ziren; eta emakumeen artean, 9 alargun eta 208 dibortziatu.

Nazionalitateari dagokionez, ezkontideen % 15 atzerritarrak ziren; zehazki, gizonen % 15,8 eta emakumeen % 16,3.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X