Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Ceutan, baldintza penagarrietan eta dirutza kobratuta migratzaileei "ostatu emateagatik"

Biak ala biak erakunde bateko kide ziren, eta asmo zuten hirira heldu berriak ziren migratzaileei dirua "lapurtzea". Izan ere, garaje batean lo egitearen truke, hilabetean 900 euro kobratzen zizkieten.

CEUTA, 22/08/2026.- Varios migrantes que no han sido alojados charlan este sábado en una calle de Ceuta. EFE/ Reduan
Artxiboko irudia: EFE

Polizia Nazionalak bi lagun atxilotu ditu Ceutan, migratzaileen egoera zaurgarriaz profitatuz etekin ekonomikoak lortzeagatik. Biak ala biak erakunde bateko kide ziren, eta asmo zuten hirira heldu berriak ziren migratzaileei dirua "lapurtzea". Izan ere, garaje batean lo egitearen truke, hilabetean 900 euro kobratzen zizkieten.

Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, erakunde horrek, halaber, aukera ematen zien migratzaileei, 6.000 euro ordainduz gero, penintsulan legez kontra sartzeko.
Garaje komunitario batean atzera eta aurrera zebilen migratzaile kopuru handiaz jabetuta, Polizia ohartarazi zuten zenbait bizilagunek, eta orduantxe hasi zuten agenteek ikerketa. Dirudienez, lurrean etzanda egiten zuten lo, autoak aparkatzeko tokietan.

Ikerketan bildutako lekukotzen arabera, egunean 30 euroan eskaintzen zizkieten migratzaileei garaje plazak, trastelekuak zein lo egiteko baldintza egokiak ez zituzten beste espazio batzuk.

Momenturen batean, aparkaleku berean, 20 bat pertsona batu ziren, Poliziaren esanetan.

Bestalde, bost eta hamar euro artean kobratzen zizkieten migratzaileei sakelako telefonoak kargatzeagatik.

Jasotako testigantzen arabera, hiltzeko mehatxuak ere egin zizkieten, gertatzen ari zena isilean gorde zezaten eta Poliziari ezer kontatu ez ziezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X