NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita". 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presideteak hauteskunde-kutsua ikusi dio Geroa Bairen jarrerari, gobernukideak Belateko tunelen egoera aztertzeko bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zirela esan ostean. Chiviteren esanetan, barne-bileran Geroa Baik ez zuen adierazi ondoren hedabideen aurrean agertutako kezka hori, eta harrituta hartu ditu Pablo Azcona bozeramailearen hitzak.

Astelehen honetan, Gobernua babesten duten hiru taldeek —PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin— bilera egin dute Belateko obren egoera aztertzeko eta aukera posibleak mahaigaineratzeko. Bertan, bazkideek premiazko konponbide bat eskatu dituzte Exekutiboak lanak segurtasun juridiko osoz eta kostu gehigarririk gabe bideratzeko.

Hala ere, Geroa Bai izan da gogorrena; Azconak adierazi duenez, bileratik "sartu baino kezkatuago" atera da, bere ustez ezinbestekoa den eta gaur gaurkoz etenda dagoen azpiegitura baten aurrean. Blokeo-egoera horren eta oposizioaren eskaeraren aurrean, Legebiltzarreko Mahaiak premiazko agerraldia finkatu du asteazken honetarako, eta bertan Chivitek lanen inguruko xehetasunak emango ditu, gaur egun jarduerarik gabe baitaude.

Chivite: "Ez dago ezer itxita"

Azpiegituraren etorkizun teknikoari dagokionez, Maria Chivitek esan du oraindik ez dagoela "ezer itxita", eta Foru Gobernuak irekita dituela elkarrizketak bai lanak esleitu zaizkion ABEEarekin, bai Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoarekin. Ildo horretan, irmo esan du Administrazioak bide legalak baino ez dituela bermatuko.

Exekutiboko buruak bere kudeaketaren "gardentasuna" defendatu du, eta nabarmendu du Geroa Baik orain arte egindako txosten bakoitzaren berri izan duela. Era berean, Belateko tunelak bikoizteko "borondate politikoa" eta premia larria daudela gogorarazi du. Izan ere, lehentasunezko azpiegitura bat da, eta Europako Batzordeak gertutik jarraitzen du bere bilakaera, 2004tik Europako zuzentarau bat ez betetzeagatik arrastaka dabilen afera delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X