IRAILEKO BAROMETROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren

Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta. 

MADRID, 03/09/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, comparece este jueves en el Congreso de los Diputados para informar de la gestión de la crisis en Ceuta. EFE/ Chema Moya

Pedro Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Hauteskunde orokorrak gaur egingo balira PSOE izango litzateke lehen indarra, bigarrenari (PP) 5,5 puntuko aldea aterata, Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroak (CIS) gaur argitaratutako azken inkestaren arabera. Ceutako migrazio krisiaren ostean egin den mota honetako lehen inkesta da, eta PPk lau hamarren egingo luke gora, eta, Voxek, 1,3 puntu. 

Zehazki, PSOEk botoen % 31 eskuratuko luke, aurreko neurketan baino bi puntu gutxiago eta azken urteko emaitzarik txarrena erdietsita. Hala ere, sozialistek 5,5 puntuko aldea aterako liokete popularrei. 

PP, berriz, lau hamarren haziko litzateke uztailetik irailera, % 25,1etik % 25,5era, hain zuzen ere. 2023an hauteskundeak irabazi zituenean botoen % 33 bereganatu zuen. 

Vox da gehien igo dena, uztailetik 1,3 puntu gora eginda eta botoen % 16,6 lortuta.

Sumarrek, aldiz legealdi osoko emaitzarik txarrena erdietsiko luke % 5,7ko babesarekin. Podemosek, aldiz, gora egingo luke % 3,7raino. 

Gauzak horrela, koalizio gobernua osatzen duten bi alderdiek % 36,7ko babesa baino ez lukete lortuko, eta PPk eta Voxek, berriz, % 42,1.

ERCk (% 2,5) Juntsen gainetik (% 0,7)  jarraituko luke % 2,5eko babesarekin, eta EH Bilduk  (% 1,3) EAJ (% 0,7) gaindituko luke. 

Sanchez, aukerarik gustukoena 

Inkestatuen gehiengoak, lautik batek, Pedro Sanchez nahiago du Espainiako presidente moduan, hamarretik bik Alberto Nuñez Feijoo, eta % 15aren aukera da Santiago Abascal.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X