LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

VITORIA, 02/04/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales (2i), y el secretario general de cooordinacion y proyectos estratégicos del Gobierno Vasco, Mikel Iriondo (2d), se han reunido este miércoles con los secretarios generales de ELA y de LAB, Mikel Lakuntza y Garbiñe Aranburu, respectivamente, para hablar de un salario mínimo interprofesional vasco, entre otras cuestiones. EFE/ ADRIÁN RUIZ HIERRO
Pradales, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin batera. Argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin: Imanol Pradales lehendakariak urte politikoari ekiteko alderdi politikoekin eta eragile sozialekin abiatutako bilera sortan hurrengoa du gaur. Gehiengo sindikala hartuko du Lehendakaritzan. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia izango da Pradalesekin batzen lehena (11:00); eta Mitxel Lakuntza ELAko buruarekin bilduko da ondoren (12:30).

- Oposizioak irabazi du Suedian: Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suediako igandeko hauteskunde legegileetan, eta emaitza ez da ziurra izango azken boto-paperak eta atzerriko botoak zenbatu arte. Ultraeskuinak bigarren indarraren postua galdu du eta kontserbadoreen atzetik geratu da.

- Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena: Astelehen honetan aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldiaren programazioaren barruan egingo den Euskal Zinemaren Gala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X