CEUTAKO KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko

Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".

CÓRDOBA (ESPAÑA), 12/09/2026.- La ministra de Juventud e Infancia y dirigente de Izquierda Unida, Sira Rego durante la celebración de la Coordinadora Provincial de IU Córdoba este sábado. EFE/ Rafa Alcaide
Sira Rego. Argazkia: EFE.

Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroak esan duenez, 2.100 adingabe migratzaile erregistratu dituzte Ceutako harrera-sisteman, eta "erantzukizun politikoa" eskatu die autonomia-erkidegoei Penintsulara eramateko.

"Egoera hori konpondu behar dugu. Gobernuan dagokigun zatiaz arduratzen gara, baina babesgabetasun-egoeran dauden haurren tutoretza, legez, autonomia-erkidegoek dute", berretsi du.

Ministroak azpimarratu duenez, kasu askotan "egoera oso gogorretatik ihesi datozen haurrak dira", eta ez dute familia-egiturarik. "Ez dago gurasorik, ez dago familiarik. Kalean egotetik datoz", gogorarazi du.

Era berean, migratzaileetako 700 inguru neskak direla esan du, "horietako asko adin txikikoak".  Horien artean, batzuk egoera oso muturrekoetatik, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik, ihes egin dute" azpimarratu du Regok. Kasu horietan, erakundeak "zuhur eta bermatzaile" izateko beharra azpimarratu du.

Ministroaren hitzetan, adingabe batzuek Marokora, beren familiekin, itzuli nahi dutela adierazi dute eta, beraz, espedienteak hasi dituzte horretarako. Hala ere, gogorarazi du "denbora juridikoa" behar duten prozedurak direla, familia berriz elkartzea delako, eta "egun gutxi barru" bidaliko dituztela espedienteak Marokora, "familia-egitura bat dagoela egiaztatzeko".

Azkenik, "harrera-sisteman sartu gabe dauden umeak badaudela Ceutan onartu du, eta, Penintsulara eramaten dituzten neurrian, prozesua "askoz azkarrago" joan ahal izango dela baieztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X