EH Bilduk Konferentzia Politikoa bilduko du datorren larunbatean Gasteizen
Egoera politikoaren azterketa eta urte politiko berrirako Ekintza Plana landuko dituzte, besteak beste.
"Badatorren Euskal Herria" lelopean, EH Bilduk Gasteizko Europa Jauregian elkartzera deitu ditu alderdikideak datorren larunbaterako. Bertan, egoera politikoaren azterketa eta 2026-2027 urte politikorako Ekintza Plana landuko dituzte, eta Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokoloa eta Kode Etikoa ere bozkatuko dituzte.
EH Bilduren arabera, testuinguru berezian egingo da aurtengo Konferentzia Politikoa, “Euskal Herria bere osotasunean mehatxu autoritarioaren pean dagoen honetan”.
Horren harira, Sonia Jacinto EH Bilduren Antolakuntza idazkariak adierazi duenez, “prest gaude edozein eszenatokiren aurrean gure onena emateko. Euskal Herriak beti jakin izan du, garai zailenetan ere, altxatu eta asmatzen”.