ETXEBIZITZA LEGEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea

2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia. 

tribunal constitucional auzitegi konstituzionala

Auzitegi Konstituzionalaren egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari 2024an jarritako helegitea, EAEren eskumenak ez dituela urratzen argudiatuta. Bost magistraturen aldeko botoa izan du epaiak. 

Ebazpenak dio Estatuko legeak tokian tokiko administrazioen "jarduera bideratzeko" balio duela eta ez duela zertan erkidegoetako araudia ordezkatu behar. 

Hala, besteak beste, Auzitegiak nabarmendu du erkidego bakoitzak etxebizitzen erreferentzia indizea ezarri ahalko duela, eta Estatuak ezarritakoa ez dela horren gainetik egongo. 

2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, Espainiako Gobernuarekin zabaldutako negoziazio prozesua emaitzarik gabe itxi eta gero.

Orduan gobernukide ziren hiru sailburu sozialistak errekurtsoa aurkeztearen aurka agertu ziren. Horien arabera, EAEk etxebizitzaren esparruan zituen eskumenak zabaltzea ahalbidetuko zuen Estatuko legediak. 

Gaur, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren berri izan eta berehala, Denis Itxaso Etxebizitza sailburua pozik agertu da eta txalotu egin du albistea. 

Horren hitzetan, ebazpenak ez du esan nahi "Euskadi galtzen" aterako denik, bi arauak "osagarriak" direla baizik. Esan duenez, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko tresna gehiago izango ditu Jaurlaritzak, Estatuko Etxebizitza Legeari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X