Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
Kongresuak Sumarrek sustatutako lege-proposamen bat onartu du ostegun honetan, Mendebaldeko Saharan 1977a baino lehen jaiotako pertsonek eta haien ondorengoek Espainiako nazionalitatea jaso ahal izan dezaten. Urrats hori "historikotzat" jo dute eztabaidan parte hartu duten alderdi eta ordezkari saharar gehienek.
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori, eta, neurri batean, legeak Espainiako Estaturen mende erdiko "utzikeria" konpondu nahi du, 1975eko azaroaren 14ko akordioak sinatu zirenetik, Espainiak Mendebaldeko Sahararen administrazioa utzi baitzuen.
Legea aurrera atera da, aurreikusita zegoen bezala, Gobernuko kideen babesarekin, PPren eta Juntsen abstentzioarekin eta Voxen kontrako botoarekin. Testua Senatuan izapidetu beharko dute orain.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Pradales atxilotutako gazteei buruz: "Nire alaba balitz, erantzukizunen bat hartuko nuke"
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"