Osakidetzako sindikatuek bost greba egun deitu dituzte urritik abendura bitartean
Osakidetzako langile guztientzako lan-baldintza hobeak aldarrikatuko dituzte. Urriaren 30ean eta abenduaren 14an greba egitera daude deituta Osakidetzako langile guztiak, abenduaren 9an Arabakoak, abenduaren 10ean Bizkaikoak eta abenduaren 11n, berriz, Gipuzkoakoak.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek udazken honetarako mobilizazioen egutegia iragarri dute. Bost greba egun izango dira urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" eskatzeko.
Urriaren 30ean eta abenduaren 14an greba egitera daude deituta Osakidetzako langile guztiak, abenduaren 9an Arabakoak, abenduaren 10ean Bizkaikoak eta abenduaren 11n, berriz, Gipuzkoakoak.
Duela 18 urte baino gehiagotik eguneratu gabe dagoen hitzarmena berehala negoziatzea eskatu dute sindikatuek, erosteko ahalmena berreskuratuko duen soldata hobetzea eta asteko 35 orduetara murriztea. Sindiktuek salatu dutenez, ez dago proposamenik mahai sektorialaren inguruan.
Uztailaren amaieran Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (SME) sinatutako akordioak erakusten du, sindikatuen aburuz, baldintzak hobetzea "borondate politiko hutsa" baino ez dela.